Goierriko udal gehienek eta dozenakaeragilek eman diote babesa Berria eta HITZA egunkariek elkarlaneanmartxan jarriko duten proiektu berriari. Era berean, irakurle etaharpidedunei ere ”orain arte erakutsi duten atxikimendua”mantentzeko eskatu diete; eta gainontzeko herritarrei, euskarazkokomunikabideei babesa emateko deia egin. Bihartik aurrera, bihedabideok elkarlanean aurkeztuko dituzte bai paperean eta baitasarean ere.
Hein handi batean, egoera ekonomikoak behartutahartu behar izan dira zenbait erabaki. Hala, HITZA egunkariek etaBerria Taldeak gogoeta prozesu luze baten ondoren, ”indarrakbatzea” eta orain arteko ”elkarlana estutzea” erabaki dute, garaiberriei eta datozkigun erronkei aurre egiteko. Hala, krisiakeragindako egoera hau ”aukera gisa” hartu nahi dute, gauza berriakegin eta indarra hartzeko.
Egoera honen aurrean, ”txikitasuneta ahuldade mezuak gainditu eta euskal hedabideak erreferentzialak”izateko asmotan lan egingo dute. Bestela esanda, ”indarrak bildu etaproiektu partekatuen bidez hedabide zabalduenen nagusigoarekinlehiatzeko bideak” ireki nahi dituzte. Euskarazko hedabideek”euskararen normalizazioan betetzen duten papera ezinbestekoa” deladiote eta elkarlanaren bidetik, ”zabalkunde handiagoa izango dutenproiektuak garatu eta kalitatezko informazioa” eskaini nahi dute,bertako informaziotik hasi eta informazio nazionaleraino.
‘Gipuzkoako Hitza’
Elkarlan honetatik, hainbatproduktu berri jaioko dira. Hauetako bat izango da Gipuzkoako Hitzaastekaria. Asteburuetako eskaintza indartuko duen berripapera izangoda, eta besteak beste, erreportajeak, elkarrizketak, aktualitatekogaiak eta interes orokorreko albisteak landuko ditu. Bihar aterako daGipuzkoako Hitza-ren aurreneko zenbakia, eta Berria-ren zeinHITZA-ren harpidedunek ere jasoko dute euren etxeetan edo ohikopuntuetan.
Baina paperean ez ezik, sarean ere berrikuntzagarrantzitsuak ekarriko ditu euskal hedabide hauen arteko elkarlanak.Batetik, GOIERRIKO HITZA-ren webgunean; hemendik aurrera, eskualdekoatariak goierri.hitza.info helbidea izango du (orain arteko loturakere balioko du); baina honez gain, hainbat herrik webgune propioaizango dute, euren GOIERRIKO HITZA, alegia.
Sarera begiraegin den bigarren proiektu nagusia, Berriketan.info komunitateaizango da. Euskarazko albisteen eta informazioaren inguruan hitzegiteko sare soziala izango da. Berria eta HITZA egunkarietakokazetariek euren profila izango dute bertan, eta beraien albisteak,iruzkinak, etab. argitaratuko dituzte bertan. Baina komunitateairekia denez gero, irakurleek ere izango dute sarbidea, eta albisteengaineko iritzia eman, gaiak proposatu edota kazetariekin harremanzuzena edukitzeko aukera izango dute.
Proiektuarenaurkezpena, gaur
Berria eta HITZA egunkariek izango dituztenaldaketa guztiak eta sortu diren proiektu berriak azaltzeko,aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira herrialdez herrialde. Gipuzkoaridagokionean, gaur emango dituzte azalpen eta xehetasun guztiak.Aurkezpen ekitaldia, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izangoda, gaur arratsaldeko 19:30ean.
Bestalde, datorren astetikaurrera, harpidetzak egiteko buzoiak jarriko dira Goierrin barrena.Udaletxeetan ez ezik, herri nagusienetan, beste hainbat puntutan erejarriko dituzte buzoiak. Hala, harpidetu nahi duenak harpidetza orriabete eta bertan bota besterik ez du egin beharko.
- Irakurri albistea Goierriko Hitzan.