Asteburu honetan eta hurrengoan izangodira finalaurreko bigarren itzuliko saioak eta Santa Lutzi eguneanfinal handia BECen. 2005ekoak 13.000 lagun inguru erakarri bazituen,aurtengoak… auskalo! Izan ere, hedabideak, orain lau urte bezalaxe,jarraipen itzela egiten ari zaizkio txapelketari. Egunkarietan,aldizkarietan, telebistan, irratietan… 2005ean eginikojarraipenarekin alderatuta aldea nabarmenegia ez bada ere, internetenemandako jauzia izugarria izan da.
Hona hemen interneten aurkidezakegunaren lagintxo bat:
- Bertsolari Txapelketa Nagusia web ofiziala : saioak amaitu bezain pronto, bertsolariek lortutako puntuen berri ematen dute, besteak beste.
- Bertsoa.com : saio guztiak zuzeneak ematen dituzte, kalitate txukun samarrez. Horretaz aparte, saio guztietako bideoak jartzen dituzte ikusteko eta jaisteko, nahi izanez gero.
- Info7 irratia : saio guztiak zuzenean ematen dituzte eta zenbait aditu eraman saioen artean euren iruzkinak eta iritziak eman ditzaten.
- Argia aldizkaria : aurreko biekin elkarlanean (bertsoa.com eta info7 irratia) asteazkenetan Hitzetik Hultzera bideoa jartzen dute sarean. Hemen ikusiko duzuena bigarrena da.
Merezi al du saioetara joatea etxeanlasai-lasai ikusteko aukera izanda?
Hona hemen Tokiko telebistek aurten osatu duten saio berezia: