Urretxuko Udalak Gernikako Arbolarenluzapena estali nahi du, bi etxebizitzen artean geratzen den gunearibeirazko estalki bat jarriz. Modu honetara, asteroko azokari estalpeaeman nahi zaio. Baita urtean zehar egiten diren aisialdikoekintzetarako gune bat egokitu, eguraldi txarretik babesteko.
Gune honetarako proiekturik egokienaaukeratu asmoz ideia lehiaketa deitu zuen Udalak abeduan. Pasa denmartxoan jakin zenez, Antero-Fernandez arkitekto estudioakaurkeztutako GEA proposamenak irabazi zuen lehiaketa.
Bizilagunak proiektuaren aurka
Aurretik, Gernikako Arbolakobizilagunek banaka euren ezinegona agertu bazuten ere, asteleheneanbilera izan zen, kaltetuak izan daitezkeen bizilagunen artean.Guztira 60 bat lagun elkartu ziren Urretxuko kultur etxean, guztiakproiektuari aurka egiteko asmo sendoarekin. Bileran bizilagunenarteko plataforma bat eratzea adostu zen.
Plataforma, kaltetuta suertatuko direnetxebizitzetako bizilagunek osatu dute, bi atari bakoitzeko. Emandakolehen pausoa Udalari, euren asmoen berri ematea izan da. Proiektuarenaurka daude eta hau bertan behera uzteko beharrezkoak direnkudeaketak egitea da asmoa. Diotenez, gune hori estaltzeak segurtasunfalta ekarriko die bizilagunei.