Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tarteanmerkatari elkarteak antolatuta berriz abiaraziko dute Dendak kulturazblai egitasmoa. Bertako dendetan erosteagatik antzerkirako sarrerakzozkatuko dituzte bezeroen artean. Kanpainari uztailaren 8an emanzitzaion hasiera eta azaroaren 27ra arte egongo da martxan.
Erosleek zozketan parte hartuko dute.Egindako erosketa bakoitzeko hamar euroko zigilua lortzeko aukeraizango dute. Zigilu horiekin txartel batzuk bete beharko dituzte, etabeteta dituztenean Urretxuko Aizpuruenea edo Zumarragako Zelai Ariztikultur etxeetan utzi beharko dituzte.
Berrogei sarrera guztira
Hilekohamar sarrera zozkatuko dituzte, guztira berrogei. Ondokoantzezlanetara doan joateko aukera izango dute erosleek: Fo (urriak1), Arrastoa (azaroak 5) eta Trampa Mortal (abenduak 3).
Zozketari buruzko informazio gehiagoZumarragako Zelai Arizti kultur etxeko eta Urretxuko Udalekowebguneetan lor daiteke. Urretxuko eta Zumarragako merkatarienBi-Tartean elkarteak udalekin eta Merkataritza DinamizatzekoBulegoarekin antolatutako ekintza da.