Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "elkarretaratzea"

 Azken berriak
    Lizeoko ikasleek Fridays For Future ekimenarekin bat egin dute

Lizeoko ikasleek Fridays For Future ekimenarekin bat egin dute

Lizeoko ikasleek Fridays For Future (FFF) ekimenarekin bat egin dute. Greba eta elkarretaratzea egin dituzte eta pankarta bat jarri dute. Mundu osoko ikasleen mugimendu honek klima aldaketa aintzat hartzea eskatzen du. Greta Thunberg aktibista suediarraren eskutik hartu du indarra.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Urretxu eta Zumarragako adinekoek pentsio duinak eskatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute gaur, Areizaga-Kalebarren plazan. Astelehenero elkartzen dira, eta dagoeneko zazpigarren bilkura dute. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Emakumeen kontrako erasoak buka daitezela eskatu dute Urretxu-Zumarragan

Emakumeen kontrako erasoak buka daitezela eskatu dute Urretxu-Zumarragan

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunarekin bat eginez, Urretxuko eta Zumarragako hainbat herritar eta ordezkari politiko bildu dira gaur, Areizaga-Kalebarren plazan. Eraso gehiagorik ez! lema zeraman pankarta hartuta, elkarretaratzea egin dute, indarkeria matxista behin betiko buka dadila eskatzeko. Goierri garaiko lau udalek agerraldia egin dute aste honetan, herritarrak indarkeria mota hau salatzera

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gure Esku Dagok larritzat jo ditu Cuixarten eta Sanchezen atxiloketak

Gure Esku Dagok larritzat jo ditu Cuixarten eta Sanchezen atxiloketak

Gure Esku Dago mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte iluntzean Goierriko herririk gehienetan. Junts lemapean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak espetxeratzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia salatu dute. Gure Esku Dagok “herritarren borondateari era baketsu eta demokratikoan bide emateko lan egiteagatik” atxilo hartu dituztela salatu du.

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Erasoei gaitzespena, eta biktimei elkartasuna

Erasoei gaitzespena, eta biktimei elkartasuna

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Goierriko hainbat herritan. Urretxu Zumarragan, bi udaletako ordezkariak eta herritar ugari bildu dira, Areizaga Kalebarren plazan. Atzo Bartzelonan eta Cambrilsen izandako erasoak gaitzetsi dituzte, eta biktimekiko elkartasuna adierazi dute. Bost minutuko elkarretaratze isila izan da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute

Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute

Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko. 12:00etan izango da, Areizaga Kalebarren plazan. Bertan izango dira bi udaletako alkateak eta ordezkariak. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko gonbita luzatu die udal guztiei, “indarkeria terroristaren basakeria irmoki gaitzesteko”, eta biktima eta senideei elkartasuna

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Elkarretaratzea egin dute Kepa del Hoyo presoa oroitzeko

Elkarretaratzea egin dute Kepa del Hoyo presoa oroitzeko

Areizaga Kalebarren plazan elkarretaratzea egin dute atzo hil zen Kepa del Hoyo presoaren ohorez, eta espetxe politika salatzeko. Badajozeko espetxean hil zen bihotzekoak jota. 20 urte zeramatzan preso, eta ezker abertzaleak salbuespenezko espetxe politikari egotzi dio heriotza. Beasainen ere egin dute elkarretaratzea.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kepa del Hoyo hilberriaren ohorez elkarretaratzea egingo dute iluntzean

Kepa del Hoyo hilberriaren ohorez elkarretaratzea egingo dute iluntzean

Kepa del Hoyo preso galdakoztarra Badajozeko (Espainia) espetxean hil zen atzo, bihotzekoak jota. Hogei urte zeramatzan preso, eta ezker abertzaleak “salbuespeneko espetxe politikari” egotzi dio Del Hoyoren heriotza. Gaur, asteartea, elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan haren ohorez. Urretxu-Zumarragan 20:00etan egingo dute, Areizaga Kalebarren plazan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea

Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea

Bihar Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Aterpe eta Gure Txoko jubilatuen elkarteek eta Duintasuna elkarteak kontzentrazioa deitu dute astelehen arratsalderako. Erretiratuak 19:00etan bilduko dira Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, pentsio duinak eskatzeko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kontzentrazioa deitu dute biharko, Normandiako atentatua gaitzesteko

Kontzentrazioa deitu dute biharko, Normandiako atentatua gaitzesteko

Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, Normandiako atentatua gaitzetsi du eta udalak bihar 12:00etan bost minutuko kontzentrazioak antolatzera deitu ditu. Kontzentrazio hauen helburua atentatuak gaitzestea eta biktimei elkartasuna adieraztea da. Urretxu eta Zumarragako udalek deialdi honekin bat egin dute eta kontzentrazioa antolatu dute: bihar egingo dute, 12:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Bi herrietako bizilagunei

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]