Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "erasoa"

 Azken berriak
    Orain Presoak taldeak irabazi du Urretxuko Karrozen ibilaldia

Orain Presoak taldeak irabazi du Urretxuko Karrozen ibilaldia

Orain Presoak kuadrilla izan da Urretxuko Euskal Jaietako Karrozen ibilaldiko garailea. Euren karroza erabili dute euskal presoen egoera salatzeko eta espetxe politiketan aldaketak eskatzeko. Urtero bezala, festa baino gehiago egin dute Urretxuko kuadrillek: karrozak hainbat aldarrikapen egiteko erabili dituzte. Bederatzi kuadrillak hartu dute parte ibilaldian: karrozen aurkako erasoa salatzeko, karroza

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Karrozeroek karroza bat gehiago egingo dute erasoari erantzuteko

Karrozeroek karroza bat gehiago egingo dute erasoari erantzuteko

Karrozeroek karroza bat gehiago egingo dute joan zen asteko erasoari erantzuteko. Erasoa salatu nahi duten herritar guztiei gonbita luzatu diete. Lehenengo auzolan saioa bihar (asteazkena) izango da, 16:30ean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Karrozeroek manifestazioa egin dute aste honetako erasoari erantzuteko

Karrozeroek manifestazioa egin dute aste honetako erasoari erantzuteko

Karrozeroek eta herriko gazte mugimenduak manifestazioa egin dute gaur iluntzean, karrozeroek aste honetan jasan duten erasoari erantzuteko. 300 bat lagunek parte hartu dute, ‘Eraso faxisten aurrean, herria tinko!! Gora jai herrikoi, parekide eta antifaxistak!’ lemapean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Karrozeroek manifestazioa deitu dute aste honetako erasoari erantzuteko

Karrozeroek manifestazioa deitu dute aste honetako erasoari erantzuteko

Karrozeroek eta herriko gazte mugimenduak manifestazioa deitu ditu gaur iluntzerako, karrozeroek aste honetan jasan duten erasoari erantzuteko. Manifestazioa 20:00etan abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Horra hor manifestazioa deitu dutenek bidali duten idatzia. “Karrozeroei beren hilabetako lana, ilusio eta inplikazioa zapuzteaz gainera, herritarron Euskal Jaia kakaztea zuten asmo, eta ez hori bakarrik,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Euskal Jaietako karrozeroen oharra

Urretxuko Euskal Jaietako karrozeroen oharra

Uretxuko Euskal Jaietako karrozero taldeak, aste honetan jasan duten erasoaren aurrean, ohar bat argitaratu du. Horra hor bere edukia. Udan zehar gazte askok egindako lan gogorraren ondoren, karrozek jasan dituzen kalte fisikoek eragindako haserrea eta samina adierazi nahi dugu. Horrez gain, gertatzen den lehen aldia ez dela salatu nahi dugu,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kontzentrazioa egingo dute gaur, Nafarroako Auzitegiaren epaiarekin desadostasuna azaltzeko

Kontzentrazioa egingo dute gaur, Nafarroako Auzitegiaren epaiarekin desadostasuna azaltzeko

Kontzentrazioa deitu dute gaurko, 2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaiarekin desadostasuna azaltzeko. Bost gizonak sexu abusu delituagatik zigortu dituzte eta ez sexu erasoagatik. Kontzentrazioa 20:00etan izango da, Areizaga-Kalebarren plazan. “9 urte??? Justizia matxista. Indarkeria matxista gehiagorik ez” izango da lema.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute

Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute

Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko. 12:00etan izango da, Areizaga Kalebarren plazan. Bertan izango dira bi udaletako alkateak eta ordezkariak. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko gonbita luzatu die udal guztiei, “indarkeria terroristaren basakeria irmoki gaitzesteko”, eta biktima eta senideei elkartasuna

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bi udaletako ordezkariak Kabulgo atentatua salatzeko elkarretaratzean

Bi udaletako ordezkariak Kabulgo atentatua salatzeko elkarretaratzean

Urretxuko eta Zumarragako udaletako ordezkariak Areizaga Kalebarren plazan bildu dira 12:00etan, ostiralean Kabulen (Afganistan) egindako atentatuak salatzeko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko. Espainiar enbaxadako bi polizia hil ziren erasoan. Elkarretaratze isila egin dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Kabulgo atentatua salatzeko elkarretaratzea egingo dute eguerdian

Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute 12:00etarako, ostiralean Kabulen (Afganistan) egindako atentatua salatzeko. Areizaga-Kalebarren plazan bilduko dira. Espainiako enbaxadako bi polizia hil ziren erasoan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]