Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Espainiako selekzioa"

 Azken berriak
    Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin

Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin

Toña Is Espainiako hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra Europako Txapelketa aurreko kontzentraziora deitu du. Kontzentrazioa astelehenetik ostegunera egingo dute, Madrilgo Las Rozas herrian. 24 futbolari deitu dituzte eta horietako 20k maiatzaren 2tik 18ra Bulgarian jokatuko den 17 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartuko dute. Letek Realaren bigarren taldean jokatzen du

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Asier de la Iglesiak Espainiako selekzioarekin entrenatu du

Asier de la Iglesiak Espainiako selekzioarekin entrenatu du

Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarra esklerosi anizkoitza ezagutzera emateko lan itzela egiten ari da. Oraingo honetan Espainiako selekzioarekin entrenatu du, Tenerifen. Atzo goizeko tiro saioan parte hartu zuen. Irudian Sergio Scariolo hautatzailearekin ageri da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    June Garitano eskiatzailea, Espainiako Kopako liderra

June Garitano eskiatzailea, Espainiako Kopako liderra

June Garitano eskiatzaile urretxuarra Espainiako Kopako liderra da, lehen fasearen amaieran. Ostiralean Super Gigante proba irabazi zuen eta larunbatean Gigante proba. Hurrengo biak Espainiako selekzioarekin egingo ditu: bata Andorran eta beste Suitzan. Azken honetan, Europako onenekin neurtuko ditu indarrak.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Imanol Gartziandia Asobal ligako zazpikorako hautatu dute

Imanol Gartziandia Asobal ligako zazpikorako hautatu dute

Imanol Gartziandia eskubaloi jokalaria Asobal ligako zazpikorako hautatu dute, eskuin alboko jokalari onena bezala. Gartziandiak 108 gol sartu ditu denboraldi honetan, 3,6 partidako, Logroño taldearekin. Errioxarrak laugarren postuan sailkatu dira. Mediterraneoko Jokoetan parte hartuko du larunbatetik aurrera, Espainiako selekzioarekin.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    June Garitano eskiatzailea, Espainiako selekzioarekin

June Garitano eskiatzailea, Espainiako selekzioarekin

Espainiako selekzioak June Garitano eskiatzaile urretxuarra konbokatu du, Andorran egingo den nazioarteko proba baterako. Garitanok Sierra Nevadan jokatu den Espainiako Kopako proban parte hartu zuen asteburuan. Supergigante modalitatean bi proba jokatu ziren eta bigarren eta hirugarren egin zuen. Gigante modalitateari dagokionez, lehen ekitaldian hirugarren egin zuen. Bigarrenean erori egin zen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]