B plana martxan jarri nuen orduan. Etxebide. Alokairu zozketa delakoa , prezio on batean alokairu bat aurkitzea nahikoa "loteri" ez balitz bezala. "Batzuk badaude", baina zozketa azken finean. Letra txikia agertzen da orduan: "Ezin da beste pertsonarik sartu etxebizitzan", agur orduan etxeko gastuak banatzeari. Amorrua hasten da orduan barnean ernaltzen. Konplejoa ere bai.
Urriko Otamotz aldizkaria iritsi zitzaidan orduan. Bertan bizitza osoa elkarrekin daramaten bikoteen elkarrizketak ageri dira. Bertan bikote batek hau dio: "Etxea 260.000 pezetatan erosi genuen, baina ordaintzen hasi eta bihilabetera milioi erdi balio zuen. Horrela ere ez zen baretu senarra!Zuk uste baino lehen ordainduko dut nik etxea, esan nion. 10 urtetanordaintzeko eskatu genuen dirua, baina bostetan ordaindu genuen. Diruasenarrak gordetzen zuen, baina aurrezki kutxara eramateko behar nuelaesaten nion. Zorra kitatutakoan, nahi zuena egiteko". Ño! Etxea 10 urteetan ordaintzeko (10 urteetan, esistitzen al da kreditu mota hori ala!) dirua eskatu eta 5 urtetan ordaindu! Gaur egun ezinezkoa.
Bitartean, kalean, Urretxu "Ciudad dormitorio" delako bat bihurtu omen da, bertako empresak joan omen dira eta gazteak kanpoko herrietan lan egiten dute.. Norentzat "dormitorio" orduan, etxebizitza horrelako prezioetan badago? Hemen zer edo zerk ez du funzionatzen.
Urteetan ez zaigu inor galdezka etorri, gure (gazteon) arazoak zeintzuk diren jakiteko asmoz. Aurreko arazoa ez zen lagunarteko edo familiako elkarrizketatatik irteten. Baina agintariak ematen du konturatu direla, edo begi bistan zutena eta urteetan inongo jaramonik egin ez diotena ulertu (onartu?) dutela. Horregatik jaso dut irribarre batekin Urretxuko Udalaren galdeketa. Ez dakit arazoa konponduko duten, baina konpontzen saiatzeko pausu handi bat da. BAZEN GARAIA!