Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Euskadiko txapelketa"

 Azken berriak
    Donardegiko eta Olarteko limousin behiek sariak irabazi dituzte Euskadiko txapelketan

Donardegiko eta Olarteko limousin behiek sariak irabazi dituzte Euskadiko txapelketan

Euskadiko limousin arrazako txapelketan Urretxuko Donardegi baserriko eta Zumarragako Olarte baserriko behiak saritu dituzte. Donardegikoek zortzi sari lortu dituzte: bi lehenengo, lau bigarrengo eta bi hirugarrengo. Olartekoek sari bat irabazi dute, baina oso garrantzitsua: feriko behi gazte onenari dagokiona.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ainhoa Sanzek Euskadiko eta Gipuzkoako txapelak defendatuko ditu bihar Ordizian

Ainhoa Sanzek Euskadiko eta Gipuzkoako txapelak defendatuko ditu bihar Ordizian

Bihar, 09:30etik aurrera, Euskadiko eta Gipuzkoako kros txapelketa jokatuko da Ordizian. Egungo txapelduna Ainhoa Sanz da eta, beraz, tituluak defendatzen ahaleginduko da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskadiko mendiko bizikleta txapelketa, Urretxun

Euskadiko mendiko bizikleta txapelketa, Urretxun

Larunbatean Euskadiko mendiko bizikleta txapelketa egingo dute Urretxun, 16:00etatik aurrera. Parte hartzaileek Irimo mendiaren magalean prestatutako 4,87 kilometroko zirkuitua egingo dute. 200 txirrindulari baino gehiagok parte hartzea espero dute. Goierri kirol elkartekoek prestatutako zirkuitua Santa Barbaran hasi eta amaitzen da. Santa Barbara 531 metrora dago eta ibilbideko puntu altuena 799

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gemma Hernandez, neguko triatloiko Euskadiko txapeldun

Gemma Hernandez, neguko triatloiko Euskadiko txapeldun

Urola Triatloi Klubeko Gemma Hernandez zumarragarrak Euskadiko neguko triatloi txapelketa irabazi zuen atzo Erronkarin. Hernandez bigarren postuan sartu zen helmugan, Enara Oronozen atzetik. Triatloian Nafarroako eta Euskadiko federazioak daudenez, Oronoz Nafarroako txapelduna da eta Hernandez Euskadikoa. Bere hurrengo erronka Espainiako distantzia erdiko txapelketa izango da. Uztailean, berriz, Gasteizko Iron Man-ean

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ainhoa Toledo zumarragarra, Euskadiko txapeldun mailu-jaurtiketan

Ainhoa Toledo zumarragarra, Euskadiko txapeldun mailu-jaurtiketan

Asteburuan Euskadiko jaurtiketa txapelketa jokatu zen Durangon eta Ainhoa Toledo zumarragarrak bi domina lortu zituen gazte mailan. Mailu-jaurtiketan urrezko domina lortu zuen, 37 metro eta 44 zentimetroko jaurtiketarekin eta disko-jaurtiketan zilarrezko domina lortu zuen 24 metro eta 35 zentimetroko jaurtiketarekin.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]