Legazpiko Zingi Zango eta Urretxuko etaZumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteak, Ezkio-Itsasoko Yartukultur elkarteak eta Goierri garaiko lau udalek merkataritzan euskarasustatzea helburu duen kanpaina bateratua abiaraziko dute, lehenaldiz. Emun kooperatibako teknikariak ari dira koordinaketa lanetan,eta herenegun egin zuten aurreko lanetarako azken bileraEzkio-Itsason.
Zintzo Mintzo elkarteko Lide Agirrezabal,Zingi Zangoko Asier Iriondo eta Yartuko Pilare Mujika kanpainagaratzen aritu dira euren euskara eta kultur elkarteen izenean. Berenhitzetan, kanpainaren helburu nagusia dendariak euskaraerabiltzeagatik saritzea da, horretarako bezeroen inplikazioaerabiliz.
2006. urtetik dago indarrean Merkataritza Euskarazproiektua. Orain artean dendariei begirako lana burutu dute bereziki,batez ere udaletatik eta Udal Elkartetik. «Dendariekin laneanhasteko arrazoia, kalean eragina zuen sektore bat izateagatik hartuzen, eta esparru horretan euskararen erabilera bultzatzeko hautatuziren dendariak». Orain bezeroekin lanean hastea «matematikoa»dela gaineratu dute. «Dendariekin lantzen bada ere, helburuabezeroaren aldetik euskara erabili ohi duena baino gehiago erabildezala sustatzea ere bada».
Kanpaina «berritzailea» deladiote, «inoiz ez delako lehenago horrelakorik egin. Mankomunitatemailan egiten da, euskara elkarteekin eta bezeroengana iritsi nahian,ez da erraza. Ez da elkarteek dagokion udalarekin landutako gauza;elkarteek eta udalek mankomunitate mailan elkarrekin eginiko lanketada, helburu bat abiapuntu hartuta hemen sortu den ideia».Ezkio-Itsaso orain artean merkatarien kanpainetatik kanpo geldituizan da, herri txikiagoa denez merkataritza gutxiago duelako. Bainaoraingoan, «bezeroengana hurbiltze horretan», ezkiotarrek etaitsasoarrek ere hartuko dute parte.
Balio erantsia
Gabonenatarian egonda, oparitarako produktuak dituzten dendetan abiarazinahi dute egitasmoa, «ia-ia guztietan». Hala ere, diotenez, «ezdugu baztertzen orain ekimena ondo ateraz gero gerora ostalaritzanedo janari dendetan antzeko egitasmoak egitea». Dendekin zuzeneanoraindik hitz egin ez badute ere, Bi-tartean eta Ilinti merkatarielkarteetako ordezkariekin izan dute gaiaren gaineko hartu-emana.Euskara balio erantsia du leloa kanpainak, «euskara, ematen dutenzerbitzuan, balio erantsia delako».
Udaletatik orain artelaguntzak dendari guztiei eskaini badizkiete ere, egin dituztenekitaldietan oro har euskararen ezagutza «beharrezkoa» zela diote.Orain, ordea, kanpaina euskaraz dakitenei eta ez dakitenei erezabaldu nahi diete. Bide horretan, 200 denda ingururi zabalduko dieteparte hartzeko eskaintza, eta erantzuna ikusteko badago ere, «ezdugu zalantzarik ekimen zabala izango dela».
Kanpainapraktikan
Bezeroak sarituko dituzte dendariak, dendetanegongo diren eta Otamotz aldizkariaren eta Zingi Zangorenberripaperaren bidez etxeetara banatuko diren txartelak erabiliz.Ezkio-Itsason Yartu elkarteko kideek etxez etxe banatuko dituztetxartelak.
Txarteletan hiru maila bereizi dituzte dendarieneuskara ezagutza mailaren arabera, eta txartel horrekin bezeroekdendariaren euskararenganako jarrera saritu beharko dute. Jarreradendariaren ekintzetan baloratu ahal izango du bezeroak, «paisaian,hitz egitean…», eta jarrera horrek saritzea merezi duela uste baduhiru txarteletako bat dendan egongo den kutxan sartu beharko du.
«Dendariari nahi adina puxtarri banatu diezazkioke bezeroak,nahi adina dendetan. Sariak sei izango dira; puxtarri gehien jasotzendituzten sei dendetan gastatzeko 100 euroko sei erosketa bale.Dendariak eta bezeroak sarituko dituzte horrela, hiru sari Legazpikodenden artean banatuz eta beste hirurak Urretxukoen, Zumarragakoeneta Ezkio-Itsasokoen artean.
Lanketaren emaitza
2006anhasi ziren Urola Garaia Mankomunitate mailan merkatariekin euskararenarloan lanean. Ordutik «gauzak aurreratu» direla nabarmendu duteudaletako teknikariek. «Paisaian aurreratu egin da, merkatarieiikastaroak eskaini zaizkie, mintzalagunetan inplikatu dira,erreferentzia eta kafe taldeak daude… Hori martxan dago nolabait.Merkatariak erantzuten ari zirela ikusten genuen, eskaintza badagoeuskaraz, eta orain bezeroak eskaintza horren berri jakin etaeskertzeko garaia da».
Dendariei baliabide desberdinakeskaini dizkiete orain artean euren jarduna euskaraz garatzenlaguntzeko. Otamotz.com eta Zingizango.com webguneetan kartelakeuskaraz egiteko oinarriak daude, eta udaletako euskarazerbitzuetatik aholkularitza eta itzulpen zerbitzuak eskaintzenzaizkie. Orain arteko balorazioaz diote «halako kanpaina batiekiteak lanketak heldutasun maila bat duela erakusten du, kanpainahau bera lanketa honen emaitza da».
Diagnosia
Dendetaneuskara zenbat erabiltzen zen 2006an neurtu zuten. «Hizkuntzapaisaian euskararen erabilera %40ra hurbiltzen zen, baina hitzezkoerabilera %22-24 tartean zegoen». Iaz hizkuntza paisaiaren laginberriak hartu zituzten: euskararen presentzia %45ekoa zen, «2006tikkanpo irudian hobekuntza txiki bat nabaritu da eta erabilera kaleneurketetan agertzen den antzekoa da».
Kanpaina hilaren 26anaurkeztuko dute Legazpin eta abenduaren 3an hasiko dute, EuskararenEgunean. Hilabete iraungo du eta sari banaketa urtarrilaren 20anegingo dute Urretxun.
Argazkia eta artikulu egilea: Alex Areizaga