Ohitura denez, Euskal Jai eguneanartisauen erakustaldia izaten da goizeko ekitaldian. Euren produktuakikusi eta erosteko aukera eskaintzen zaie bertaratzen direnei. Urterohori bai, gai bat izaten da ardatza. Aurten eztia aukeratu duteantolatzaileek eta honen bueltan antolatuko da igande goizekoekitaldia.
Aurten gainera, azokako erakusleenartean, partaide berezi bat izango da: Liena Hernandez Orizondo. Berafarmazia klinikan doktorea da, naturopata eta apiterapian aditua.Igandean esanda bezala, Urretxun izango da baina aurretik,larunbatean hitzaldia eskainiko du Zaldibiko Goizane eraikinean.
Hernandezek eztiaren erabilera anitzakezagutaraziko ditu. Neguaren atarian, gaixotasunei aurre egitekoprebentzio gisa balio dezaketenak. Hitzaldia edonorentzat ireki da,baina interes berezia izan dezake adineko pertsonentzat. Hitzaldialarunbat goizean izango da, 11:00etan Zaldibiko Goizane eraikinean.Gainerakoan, bere produktuak eta azokara etorriko diren gainerakoartisauenak ezagutzeko aukera izango da igandean Urretxun 11:00etatikaurrera.