Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "festak"

 Azken berriak
    ‘Ez beti da ez’, Zumarragako jaietarako abestia

‘Ez beti da ez’, Zumarragako jaietarako abestia

Zumarragako Santa Isabel jaiak badatoz, eta aurten ere eraso sexistarik gabeko jaiak izateko kanpaina egin dute. Herriko hainbat emakumezko musikarik eta dantzarik Alarma morea – Ez beti da ez izeneko bideoklipa grabatu dute, mota guztietako erasoen kontra eta festetan aske eta beldurrik gabe ibiltzeko eskubidea defendatuz.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hemen dira Santaisabelak!

Hemen dira Santaisabelak!

Egunotako beroak bere alde txarrak ditu, baina festarako primerakoa da. Bero honekin, zer hobe lastozko kapela eta praka motzak jantzi eta Santa Isabel jaiez gozatzea baino? Haurrak Euskadi plazako parkeaz gozatzen ari dira, terrazak jendez gainezka daude… Has dadila festa! Haur parkea gaur ere irekiko dute: 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Santa Lutzi feria: lehen orduak irudietan

Santa Lutzi feria: lehen orduak irudietan

Aste egunetako lasaitasunarekin hasi da eguna, baina pixkanaka ari dira Zumarragako eta Urretxuko kaleak jendez betetzen. Santa Lutzi feriaren egun handia da gaur, eta 415 postu eta 288 abelburu ekarri dituzte. Eguraldiak errespetatu du feria aurreneko orduetan, nahiz eta 10:00ak alderako euri tanta batzuk bota dituen. Oraindik asko du emateko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskal Jaietako desfilea, iruditan

Euskal Jaietako desfilea, iruditan

Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Euskal Jaia egin zuten atzo, eta tartean, karrozen desfilea. Aurten 8 karroza atera dituzte herriko gazte kuadrillek, horietako bat, karrozen kontrako erasoa salatzeko egindakoa. Trikitixa eta pandero doinuek lagunduta abiatu ziren karrozak Irimoko industrialdetik. Karrozen artean, zanpantzarrak, erraldoiak, dultzaineroak, txistulariak eta dantzariak ere baziren. Behin

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Belokiko gurutzearen festa Antion egingo da

Belokiko gurutzearen festa Antion egingo da

Igandean, zumarragarrek Belokiko gurutzearen festa ospatuko dute. Gurutzea inoiz baino ederrago ageri da, udalak margotu egin baitu, baina ezingo dute gurutzeaz gozatu. Izan ere, igoera egoera txarrean dago eta festa Antion egingo da. Inoiz baino zulo gehiago daude eta antolatzaileek datorren urterako bidea konpontzea espero dute. Festa 11:00etan hasiko da:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Geltokietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Geltokietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Asteburu honetan geltokietako jaiak ospatuko dituzte Urretxun eta Zumarragan. Ostiralean Euskara Eguna ospatuko dute. 17:45ean ur-globo guda egingo dute Pagoetako bidegurutzean, 18:00etan dultzainero eta buruhandiek kalejira egingo dute, 19:00etan pintxo-potea egongo da auzoko tabernetan, ordu berean partxis txapelketa jokatuko dute Txindokiko plazan eta 19:30ean triki-poteoa egongo dute. 21:30erako bertso-afaria antolatu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Santa Isabel eguneko argazkiak

Santa Isabel eguneko argazkiak

Zumarragarrak Santa Isabel eguna ospatzen ari dira. Horra hor goizean zehar Antion ateratako argazkiak.  

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako apar-festako argazkiak

Zumarragako apar-festako argazkiak

Haurrak Zumarragako Santa Isabel jaiak ospatzen ari dira dagoeneko. Egun osoan zehar haur parkean jolasteko eta txu-txu trenean ibiltzeko aukera eduki dute eta arratsaldean apar-festa egin dute. Haur parkea bihar eta etzi ere irekiko dute. Egunero, 18:30ean, apar-festa egingo dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    San Martin auzoko bizilagun eskuzabalak

San Martin auzoko bizilagun eskuzabalak

Elkarteetako kideek boluntario falta dagoela diote. Boluntario gutxi daude, baina dauden horiek primerakoak dira. Nabarmen gelditu zen atzo Urretxuko kultur etxean. Bertan, San Martin eguneko festa antolatzen dutenek zozketako urdaiazpikoak eta txartel salmenta bidez bildutako dirua eman zituzten. Urdaiazpikoak Kontxi Estalak eta Pedro Susaetak irabazi zituzten. Dirua, 636 euro, Elikagai

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Sanmartinak ospatuko dituzte Urretxun eta Aginaga auzoan

Sanmartinak ospatuko dituzte Urretxun eta Aginaga auzoan

Urretxun eta Zumarragako Aginaga auzoan San Martin jaiak ospatuko dituzte. Urretxuko ekitaldiak bihar izango dira eta Aginagakoak, bihar eta etzi. Urretxuko lehen ekitaldia eguerdian izango da. Herritarrek euskal dantzak dantzatuko dituzte Jeiki Hadi musika taldearekin eta Zu Dantzaz dantza taldearekin, Areizaga-Kalebarren plazan. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Iparragirre plazako karpan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]