Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "futbola"

 Azken berriak
    Kirol taldeen aurkezpena, ostiralean Ederrena pilotalekuan

Kirol taldeen aurkezpena, ostiralean Ederrena pilotalekuan

Zumarraga eta Urretxuko kirol taldeen aurkezpena bihar (ostirala) izango da, 18:00etan, Ederrena pilotalekuan. Goierri saskibaloi taldeak, Urola eskubaloi taldeak eta Urola futbol taldeak parte hartuko dute. Hiru klub hauek 800 kirolari baino gehiago dituzte. Gaurko aurkezpena hiru klub hauen elkarlanaren fruitua da. Garraioa eta baloreak ere elkarrekin lantzen dituzte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin

Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin

Toña Is Espainiako hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra Europako Txapelketa aurreko kontzentraziora deitu du. Kontzentrazioa astelehenetik ostegunera egingo dute, Madrilgo Las Rozas herrian. 24 futbolari deitu dituzte eta horietako 20k maiatzaren 2tik 18ra Bulgarian jokatuko den 17 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartuko dute. Letek Realaren bigarren taldean jokatzen du

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urola taldeko neskek Realaren eta Arizmendiren aurka jokatuko dute

Urola taldeko neskek Realaren eta Arizmendiren aurka jokatuko dute

Larunbatean Urolaren neska taldeak txapelketa jokatuko du Argixaon Realaren bigarren taldearen eta Arizmendiren aurka. 10:00etan Urolak Arizmendiren aurka jokatuko du, 11:00etan Realak Arizmendiren aurka eta 12:00etan Realak Urolaren aurka. Realean Elene Lete herritarrak jokatzen du. Urolak nesken taldeari bultzada eman nahi dio eta herritarrak Argixaora joatera animatu ditu.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hasi da Dani Garciaren futbol campusa

Hasi da Dani Garciaren futbol campusa

Uda heltzearekin batera, Dani Garciaren futbol campusa hasi da. 150 haur parte hartzen ari dira. Hirugarren edizio honetan ere toki guztiak bete dira. Ostirala bitartean, egunero Argixao zelaian elkartuko dira futbolean jokatzen ikasteko eta baloreak lantzeko. Garciak Eibarren jokatu ditu azken denboraldiak eta hurrengoak Athleticen jokatuko ditu.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Musti Mujikaren omenezko partida iruditan

Musti Mujikaren omenezko partida iruditan

Musti Mujika zenaren omenezko XIV. Memoriala jokatu dute Urolako eta Realeko beteranoek gaur eguerdian Zumarragako Argixao zelaian. Maria Redondo legazpiar gazteak egindako ohorezko sakearen ondotik hasi da partida. Lehen zatia banako berdinketarekin bukatu da, eta atsedenaldia Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek girotu dute dantza eginez. Bigarrenean ez da golik izan,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Halako zale askorekin, Reala txapeldun

Halako zale askorekin, Reala txapeldun

Xabi Prietok bere agurra iragartzeko eman zuen prentsaurrekoan, Jokin Aperribai presidenteak bera bezalako hamaikarekin Realak liga irabaziko lukeela esan zuen. Hamaika Xabi Prietoz gain, ostiralean Zumarragan omendu zituzten zaleak bezalako asko izango balitu Anoeta, Txapeldunen Liga ere irabaziko luke. Musti Taldeak Realeko zale bezala 25 urte bete dituzten urretxuar eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Inoiz baino futbol talde gehiagok jokatuko dute Mendiluzeren omenezkoa

Inoiz baino futbol talde gehiagok jokatuko dute Mendiluzeren omenezkoa

Datorren ostegunean, hilak 29, Iñaki Mendiluze Txugiren oroimenezko 23. futbol txapelketa jokatuko dute Zumarragako Argixao zelaian. Inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute: orain arte zortzi aritzen ziren eta aurten hamabi izango dira. Hamabi taldeak Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak dira. A taldean Reala, Ermua, Bergara eta Urola arituko dira, B

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Norvegiara, Reala ikustera

Norvegiara, Reala ikustera

Realak Europako Ligako txapelketako partida jokatuko du bihar Norvegian, Rosenborg taldearen aurka. 300 realzale joango dira Euskal Herritik Trondheim hirira partida ikustera eta tartean goierritarrak ere egongo dira. Urko Zaldua zumarragarra, esaterako. Zaldua betidanik da realzalea. «Etxekoak ere zaleak dira eta duela 19 urte Reala Europan jokatzeko sailkatu zenean, anaiari

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kirol taldeen aurkezpeneko bideoa

Kirol taldeen aurkezpeneko bideoa

Ostiralean Urretxu eta Zumarragako futbol, eskubaloi, saskibaloi eta areto futbol taldeak aurkeztu zituzten Ederrena pilotalekuan. 700 jokalari inguruk parte hartu zuten. Lau talde hauek elkarrekin lan egiten ari dira eta lehenengoz aurkezpen bateratua egin dute. Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urolako neskek txapelketa jokatuko dute bihar Argixaon

Urolako neskek txapelketa jokatuko dute bihar Argixaon

Bihar (larunbata), Urolako neskek hiruko txapelketa jokatuko dute Argixaon. Futbol txapelketa 16:30ean hasiko da. Lehen partida Goierri Gorrik eta Eibar Bk jokatuko dute. Ondoren, 17:00etatik aurrera, Urolak aipatutako bi taldeen aurka jokatuko du. Urolaren senior mailako neska taldea sortu berria da. Talde honekin, neskek herriko taldean egin dezakete ibilbide osoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]