“Gabonetako espiritua” delakoaz ari naiz. Badirudi denak pertsonahobeak izatera derrigortuta gaudela sasoi honetan. Espiritu honekbultzatuta, bidezko merkataritzako produktuak erosten ditugu, ezagutzenez dugun lurralde batean, ezagutzen ez ditugun horiei laguntzeko.Etxean dugun janaria bildu eta atzerriko lurraldeetara bidaltzen dugu,arrotza zaigun errealitate bat goxoago egingo dugula konbentzituta. Eznaiz ni asmo onekin egindakoa kritikatzen hasiko. Beste hausnarketabat egitera nator. Izan ere, gosea ez da Gabonetan bakarrik agertzen,tsunamiak ez dira urte amaieran bakarrik gertatzen eta zapalduta etaeskubiderik gabe bizirauten duten herriek urteko 365 egunetan nozitzendituzte injustiziarik krudelenak. Badira, herri hauek laguntzeko urteguztian zehar lana egiten duten elkarte eta pertsonak. Urteko egunguztietan gainontzekoen beharra izaten dutenak. Ez gaitezen engaina.“Gabonetako espiritua” geure buruarekin ditugun zorrak kitatu etapertsona hobeak garela sinestarazteko tresna da. Ez al gara inoizohartuko pertsona hobeak izateko edo besteei gure elkartasunaadierazteko modurik onena egunero gauza txikiak egitea dela?