Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "gainzuri ikastetxea"

 Azken berriak
    Gainzuri ikastetxeak Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatu ditu ikasleen artean

Gainzuri ikastetxeak Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatu ditu ikasleen artean

Goierriko ikastetxeak Berria, Goiberri eta Goierriko Hitzaren harpidedunak dira eta egunkariak eskola material gisa erabiltzen dute. Albisteak aztertzen dituzte, ikasleen artean irakurzaletasuna eta izaera kritikoa bultzatzeko. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeak euskal prentsa ikasleen etxeetara ere eramaten du: urtero Goierriko Hitzaren lau harpidetza zozkatzen ditu familien artean. Lau harpidetzak zozketan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri ikastetxeko ikasleen erakusketa

Gainzuri ikastetxeko ikasleen erakusketa

Gainzuri ikastetxeko ikasleek Txuri beltzetik, kolorea arte erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Artista ezagunen lan egiteko moduan oinarritu dira beraien artelanak egiteko. Erakusketa hilaren 12a bitartean egongo da zabalik: astegunetan 17:30etik 20:30era eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri ikastetxeko ikasleek bertsolaritzari buruzko erakusketa ireki dute

Gainzuri ikastetxeko ikasleek bertsolaritzari buruzko erakusketa ireki dute

Gainzuri ikastetxeko ikasleek Bertsolaritzaren lehena eta oraina erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa honetan 2019ko egutegia prestatzeko egin duten lana ikus daiteke. Izan ere, egutegia bertsolaritzari buruzkoa izango da. Erakusketa hilaren 18a bitartean egongo da zabalik. Ikastetxeko maila bakoitzak bertsolari bat landu du, Txirritatik hasi eta Maialen Akizurekin

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri ikastetxearen bultzadatxoa euskarazko prentsari

Gainzuri ikastetxearen bultzadatxoa euskarazko prentsari

Euskarak euskal prentsa behar du eta euskal prentsak irakurleak behar ditu. Goierriko ikastetxeak Berria, Goiberri eta Goierriko Hitzaren harpidedunak dira eta egunkariak eskola material gisa erabiltzen dute. Albisteak aztertzen dituzte, ikasleen artean irakurzaletasuna eta izaera kritikoa bultzatzeko. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeak euskal prentsa ikasleen etxeetara ere eramaten du:?urtero Goierriko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri ikastetxea, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Gainzuri ikastetxea, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Aurten ere, Gainzuri ikastetxeak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu du. Atzo, ikasleek, irakasleek eta gurasoek bertsotan egin zuten Zumarragako plazan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuriren Euskaraldiko hamaikakoa

Gainzuriren Euskaraldiko hamaikakoa

Gainzuri ikastetxeak ere Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du. Taldea eskolarekiko eta euskararen zabalpenarekiko konpromiso sendoa duten hamaika lagunek osatu dute. Batzuk Ahobozi eta besteak Belarriprest izango dira. Argazki honen bidez, Euskaraldiari babesa eskaini eta euskal hiztunen aktibazioan eragiteko konpromisoa agertu nahi izan dute. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Gainzuri Belarriprest eta Ahobizien

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuriko artista gazteen erakusketa

Gainzuriko artista gazteen erakusketa

Gainzuri ikastetxeko ikasleek Gu ere artistak erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Euskal artisten lana ezagutu dute eta beraien teknika, material eta lan egiteko moduak erabili dituzte. Erakusketa igandera bitartean egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Juan de Lizarazun Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Dora Salazar, Concetta Probanza, Xabier Santxotena,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuriko baserritar txikiak

Gainzuriko baserritar txikiak

Gainzuri ikastetxeko ikasleek urtero egutegi bat egiten dute gai baten inguruan. Aurten, herriko baserriei buruz egin dute eta egindako lana Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dute. Gainzuri ikastetxeak 21 urte daramatza egutegia egiten. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera sendotzea eta euskal kulturarekiko sentsibilizazioa indartzea da. Aurreko urteetan artisauei,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri ikastetxeko ikasleak, barnetegian

Gainzuri ikastetxeko ikasleak, barnetegian

Gainzuri ikastetxearen helburu nagusi bat euskararen normalkuntza da eta ikasleak barnetegietara joaten dira urtero komunikazio gaitasuna hobetzeko eta euskal kulturan sakontzeko. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Arantzara joan dira eta 6. mailakoak Sastarrainera. Lau egun eman dituzte euskaraz bizi, jolastu eta gozatzen. Eskolaren erronka barnetegietan lortutakoa ikasturtean zehar mantentzea da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zurigain guraso elkarteak hitzaldia antolatu du

Zurigain guraso elkarteak hitzaldia antolatu du

Gainzuri ikastetxeko Zurigain guraso elkarteak Lehenengo pausoak larrialdietan hitzaldia antolatu du astelehenerako. Urretxuko kultur etxean izango da, 17:30ean. Ane Zurutuza pediatrak eta Salo Aranburu erizainak traumatismo kraneoentzefalikoa, eztarriko trabamendua, bihotz-biriketako geldialdiak, erredurak edota erreakzio alergikoak ematen direnean zer egin azalduko dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]