Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Gazte asanblada"

 Azken berriak
    Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin

Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin

Urretxu eta Zumarragako bizilagun talde batek Olentzero eta Mari Domingirekin ekintza herrikoia antolatu du Gabon iluntzerako. 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete Eitzan. Txokolate jana egingo dute eta haurren eskutitzak jasoko dituzte. Ekitaldi hau 19:00etan amaituko da. Ondoren, Areizaga-Kalebarren plazara jaitsiko dira. Bertan, 19:30etik 20:00etara, sua piztuko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskarazko antzerki topaketa egingo dute asteburuan, gaztetxean

Euskarazko antzerki topaketa egingo dute asteburuan, gaztetxean

Zast! euskarazko antzerki topaketa egingo dute asteburuan, Zumarraga-Urretxuko gaztetxean. Hitzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean antzerki saioak, ipuin kontaketak edota klown ikastaroa, besteak beste. Jaialdia iragartzeko, honako bideo hau egin dute Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladako kideek.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Igandean hasiko da Eire-Bankoa xake txapelketa

Igandean hasiko da Eire-Bankoa xake txapelketa

Igandean Eire-Bankoa xake txapelketaren 17. edizioa hasiko da. 16:30ean taldeak zozketatuko dituzte eta ondoren Urretxu eta Zumarragako Goierri kirol elkarteko xake jokalariek Legazpiko Santikutz taldeko jokalarien aurka jokatuko dute. Izen-ematea zabalik dago oraindik. Igandean itxiko dute izena emateko epea. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordaindu behar du eta kamiseta bat

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Sortu Dira Besteak jaialdiaren promozio bideoa

Sortu Dira Besteak jaialdiaren promozio bideoa

Gazte Asanbladak Sortu Dira Besteak jaialdia antolatu du hilaren 30erako. Ekitaldi honen helburua euskal kantagileak ezagutzera ematea da eta lehen ediziorako Urretxu aukeratu dute. Zazpi herrialdeetako artistek parte hartuko dute: Amaren Alabak, Peru, Mor More, Aguxtin Alkhat, Montauk, Isuo Sasiia&Jon Murua, Ez Aurkeztuak, Paxkal Irigoyen, Iturria eta Arrutiko Intxaurrak. Kontzertua

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Zumarraga eta Urretxuko gazte asanbladak berriz ere martxan

Ikasturte berriari hasiera emateko, KUn gazte asanblada biltzeko deia egin dute biharko, abuztuaren 26an 19:00etan. “Irailera begira zein planteamendu dauden eztabaidatzeko” bilkura izango da. Beraz, KUaren etorkizunaz hitz egiteko gonbitea luzatu diete parte hartu nahi duten guztiei.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gaztetxearen irekiera zehazteko bilera

Gaztetxearen irekiera zehazteko bilera

Gazte asanbladak gaztetxearen irekierari buruzko bilera deitu du biharko (ostirala). 18:30ean elkartuko dira. Gaztetxea berritzeko lanak amaitzera doaz eta lan dinamika biziberritzeko prozesua ere bai. Bileran barra ereduaz eta gazte asanbladaz hitz egingo dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gaztetxearen etorkizunari buruz hausnartuko dute

Gaztetxearen etorkizunari buruz hausnartuko dute

Gazte asanbladak gaztetxeari buruzko hausnarketa prozesua antolatu du. Bihar, 19:00etan, bilera egingo dute. Gainera, astebururako ekitaldiak antolatu dituzte. Ostiral gauean eskualdeko bi taldek kontzertua emango dute: Ezinean eta Kasik taldeek joko dute. Larunbatean, berriz, sukaldaritza begetariano tailerra emango dute. Bihar da izena emateko azken eguna.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]