Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "GI-632"

 Azken berriak
    Zaldi bat GI-632 errepidera irten da gaur goizean

Zaldi bat GI-632 errepidera irten da gaur goizean

Gaur goizean zaldi bat GI-632 errepidera irten da, Zumarragako baskula parean. Zaldia 07:40ak aldera irten da errepidera eta errepidea moztuta egon da ordu erdiz. Auto pilaketak egon dira. Azkenean, zaldia harrapatzea lortu dute eta 8:30ak baino lehenxeago bidea ireki dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Antzuola-Bergara errepidea aurkeztu dute Urretxun

Antzuola-Bergara errepidea aurkeztu dute Urretxun

Gaur Antzuola-Bergara errepidea aurkeztu dute Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Silvia Perez Errepideetako zuzendariak eta Jose Mari Sarasola Antzuola-Bergara zatiaren zuzendariak parte hartu dute. Aurkezle lanak, berriz, Jon Luqui Urretxuko alkateak egin ditu. Entzuleen artean, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea eta Urretxu eta Zumarragako zinegotziak egon dira. Bestalde,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Antzuola-Bergara errepide berria aurkeztu dute

Antzuola-Bergara errepide berria aurkeztu dute

Diputatu kontseiluak GI-632 errepidea bukatzeko falta den zatia lehiaketara ateratzea eta Bidegiri obra hau egiteko agintzea onartu du. Obra azaroa bukaeran esleituko da eta lanak urtarrilean hasiko dira. GI-632 errepidea bukatzeko falta den zatia Antzuolatik-Bergarara doana da. Bost kilometroko luzera du eta aurrekontua 46 milioikoa izango da. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    GI-632 errepide zaharreko mugarri bat berreskuratu dute

GI-632 errepide zaharreko mugarri bat berreskuratu dute

Goierri garaitik Debagoienara joaten direnek elementu berri bat aurkitu dute errepidean: GI-632 errepide zaharreko mugarri bat. Puntu kilometrikoa seinalatzen duen harri hori autobideko obra egin duen enpresak jarri du, gutxi gorabehera lehen zegoen tokian: Deskargara eta GI-632 autobidera eramaten duen errotondan. Mugarria ondo ikusteko moduan jarri dute: Debagoienara bidean ezkerretara eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Deskargako tunela zabaldu dute

Deskargako tunela zabaldu dute

Gaur goizean Beasain-Durango errepidearen Urretxu-Antzuola zatia inauguratu dute. Errepidea 15:30etik aurrera izango da zabalik ibilgailuentzat. Errepide zati honek 2,7 kilometro ditu, tartean 700 metroko tunela. Inaugurazio ekitaldian Martin Garitano ahaldun nagusiak, Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak, Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean

Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean

Erabiltzaileen segurtasuna handitzeko GI-632 errepideko Argisaoko tunelaren irteeran, Bergarako norabidean, mezu aldakorreko panel berria instalatuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik. Horretarako, Bergarako norabideko galtzada, Zumarragako eta Urretxuko lotuneen artean, erabat itxiko da martxoaren bihartik etzirako gauean; 22:00etatik 06:00ak arte. Galtzada ixtearen ondorioz, GI-632 errepidetik doazen erabiltzaileak eta Urretxura, Legazpira

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Deskarga martxoan irekiko da, baina Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da

Deskarga martxoan irekiko da, baina Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da

Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain-Durango errepidearen Urretxu-Antzuola zatia martxoa bukaeran irekiko duela jakinarazi du. Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da, ordea. Izan ere, arazo geologikoak sortu dira. Aldundiak enpreari esleipena kendu dio eta proiektu berri bat enkargatuko du. Ez dago gustura enpresek obra garestitzeko emandako arrazoiekin. Lanak urte amaieran berrabiatzea espero

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Kamioi batek artazia egin du Gi-632 errepidean Zumarragarako igoeran

Kamioi batek artazia egin du Gi-632 errepidean Zumarragarako igoeran

Kamioi batek artazia egin du orain gutxi Beasaindik Zumarragara doan autobidean, Gi-632 errepidean, hain zuzen. Bi errailak hartu dituen arren, Ertzainek zirkulazioa ireki dute eta autoak zein kamioiak artazia egin duen kamioiaren ertzetik pasatzen ari dira. Ez da horrenbestez zirkulazioa geratu. Orain, kamioia bidetik kentzeko lanean ari dira.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Lan hitzarmenaren betetzea kontrolatzeko sistema ezarriko du Aldundiak GI-632 errepideko obran

Larraitz Ugarte diputatuak lan hitzarmenaren betetzea neurtzeko sistema aurkeztu du Antzuolan. Sistema hau GI-632 errepideko lanetako bi zatietan jarri da abian: Aldundiari dagokion Bergara-Antzuola zatian eta Bidegiri dagokion Antzuola-Urretxu zatian. Alde batetik, obra egiten ari diren enpresei (azpikontratatuak barne) langileen inguruko informazio guztia eskatu zaie, indarrean dauden lan hitzarmenen betetzea

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bidegik Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzari Deskargako istripua ikertzeko eskatu dio

Bidegik Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzari Deskargako istripua ikertzeko eskatu dio

Joan zen ostiralean zauriturik gabeko lan istripu bat jazo zen Deskargako lanetan, GI-632 errepidean, eta Bidegik gertaera hori ikertzeko eskatu dio Lan Ikuskaritzari. Antzuola-Urretxu errepidea Bidegik esleitu du du eta ordezkari bat kontrol lanak egitera joan zen asteartean. Bide «ez ofizialetatik» ostiralean istripua egon zela jakin zuen. Obra zuzendaritzari gertatutakoari

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Pura vida, Unai. Ze eingo diau ba! [...]

txisku Txiki: Gaur CAFen Fernando Alonso eta Borja Senper, PPko buruzagien bixita desatsegina izan dugu. Baina bertan zirelarik, [...]

Kepa: Jo, nola hobetu dan ikastolaren irudia ikurriñaren koloreak kenduta. Bai horixe. Askoz modernoagoa. Behin hasita, [...]

herritar: Komenigarria litzateke sekundino esnaola eta iparragirre kaleetan errepide erdiko marra margotzea. Horrela kotxeak astiroago joango [...]