Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "hitzaldia"

 Azken berriak
    Elikadura desorekei buruzko hitzaldia, ostegunean

Elikadura desorekei buruzko hitzaldia, ostegunean

Itxaro Mendizabalek elikadura desorekei buruzko hitzaldia egingo du datorren ostegunean. Prebentzioa funtsezkoa dela azpimarratuko du. Ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izango da. 16:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako helduen eskolak antolatu du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Droga eta alkohol kontsumoari buruzko hitzaldia

Droga eta alkohol kontsumoari buruzko hitzaldia

Kilometroak 2018ko Prebentzio eta Parekidetasun batzordeak droga eta alkohol kontsumoari buruzko hitzaldia antolatu du herriko nerabeen gurasoentzat. Bihar (asteazkena) izango da, 17:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Agipad elkarteko Lukene Lizasok alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoak eragiten dituen egoerak ezagutaraziko ditu eta horiei nola aurre egin azalduko du. Urriaren 7ko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kideen arteko adiskidetasunari buruzko hitzaldia

Kideen arteko adiskidetasunari buruzko hitzaldia

Nerea Jacinto Baikara elkarteko pedagogoak kideen arteko adiskidetasunari buruzko hitzaldia emango du. Ostegunean izango da, 18:30ean, Urretxuko kultur etxean. Ekitaldi hau Joxe Mari Iparragirre institutuko guraso elkarteak antolatu du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gizon Taldeak maskulinitate eredu berriei buruzko hitzaldia antolatu du

Gizon Taldeak maskulinitate eredu berriei buruzko hitzaldia antolatu du

Xabi Odriozolak Maskulinitate berriak gaurko gizartean izeneko hitzaldia egingo du bihar, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Odriozola antropologoa eta berdintasun gaietan aditua da. Ekitaldi hau Urretxu-Zumarragako Gizon Taldeak antolatu du. Talde hau duela lau urte sortu zen, matxismoaren aurka borrokatzeko. «2014an hasi ginen elkartzen. Gaztetxeko gazte batzuk gai honen inguruko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pablo Pinedaren hitzaldia atzeratu egin dute

Pablo Pinedaren hitzaldia atzeratu egin dute

Pablo Pinedak bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan eman behar zuen hitzaldia atzeratu egin dute, hizlariaren arrazoi pertsonalak medio. Pineda unibertsitate ikasketak egin dituen Europako lehen Down sindromeduna da eta aktore onenari saria irabazi zuen 2009ko Zinemaldian. Hitzaldi hau Zumarragako Udalak eta Adecco fundazioak antolatu dute. Udalak, Adeccok eta Pinedak berak

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Osasunaren bost oinarriak’ hitzaldia, asteartean Urretxun

‘Osasunaren bost oinarriak’ hitzaldia, asteartean Urretxun

Xabier Mendiaraz kiropraktikoak Osasunaren bost oinarriak hitzaldia emango du asteartean Urretxun. Hitzaldia kultur etxean izango da, 18:00etan. Ekitaldi hau herritar guztiei zuzendua dago eta sarrera doan izango da. Mendiarazek osasuna nola hobetu azalduko du, kiropraktikaren onuren berri emango du, kiropraktika nori zuzendua dagoen aipatuko du, ergonomia aholkuak emango ditu eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Felix Kerejeta asmatzaileak hitzaldia egingo du Zumarragan

Felix Kerejeta asmatzaileak hitzaldia egingo du Zumarragan

Felix Kerejeta asmatzaile zumarragarrak Nola iritsi naizen asmatzaile izatera hitzaldia emango du datorren asteartean Zelai Arizti kultur etxean. La Salle-Legazpi ikastetxeak antolatutako ekitaldi hau 18:00etan hasiko da. Kerejetak La Salle-Legazpi ikastetxean ikasi zuen eta egun Copreci kooperatiban lan egiten du teknologiako senior kudeatzaile gisa. Bere ibilbide profesionalean asmakizun asko patentatu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Erlaxazioari eta autoezagutza hizpide gaur, Zumarragan

Erlaxazioari eta autoezagutza hizpide gaur, Zumarragan

Josune Mendizabal eta Amalur Peñagarikano herritarrek erlaxazioari eta autoezagutzari buruzko hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Parte hartzaileei beraien esentziarekin bat egiteko aukera eskainiko diete. Peñagarikano Urretxun jaio zen, baina urte asko daramatza Donostian bizitzen. Beti izan du gai hauekiko interesa eta ikastaro asko egin ditu.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pedro Berriotxoak ‘Baserria eta eskola’ hitzaldia emango du bihar

Pedro Berriotxoak ‘Baserria eta eskola’ hitzaldia emango du bihar

Pedro Berriotxoa historialari urretxuarrak Baserria eta eskola hitzaldia emango du bihar, 19:30ean, Urretxuko udaletxeko sarreran. Mari Carmen Viedma irakaslearen laguntza izango du. Hitzaldi hau Joxe Mari Iparragirre institutuaren 50. urteurreneko programaren barne antolatu dute. Berriotxoa Urretxun jaio zen 1958an eta institutuan egin zuen bigarren hezkuntza. Ondoren, ingeniaritza agronomoa ikasi zuen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Legazpi eta Bikuña itsasgizonei buruzko hitzaldia, gaur Urretxun

Legazpi eta Bikuña itsasgizonei buruzko hitzaldia, gaur Urretxun

Urretxuko liburutegian hilero gai baten inguruko argitalpenak erakusten dituzte eta hileko azken asteartean gai horrekin lotutako ekintza bat egoten da. Otsaileko protagonistak itsasoa eta nabigatzaileak dira eta gaurko hitzaldian Gure Iragana elkarteko Ion Ander Artzelus Garciak eta David Cano Becerrok Goierri garaiko bi itsasgizoni buruz hitz egin behar dute: Migel

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]