Otsailean zehar Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko denda eta tabernetara bisitak egin ditugu. Guztira 180 bat Establezimenduetara joan gara.
Establezimendu hauetatik 172tan banatu dugu Euskaraz Pozik gainera logoa, alegia … establezimenduetan ahozko zerbitzua euskaraz emateko gai dira.
Bisita hauetan dendari eta tabernariei bi ikastaro eskaini zaie: kartelak eta bestelakoak idazteko ikastaroa eta oinarrizko euskara ikastaroa. Oinarrizko euskara ikastaroa egiteko prest bi lagun agertu dira, beraz momentuz ez da egingo.
Kartelak eta bestelako idatziak idazteko orduan zalantzak argitzeko eta baliabideak non bilatu ikasteko ikastaroan parte hartzeko prest daudenen kopurua zabala da eta azkenean bi ikastaro antolatu ditugu:
- Martxoaren 13an, asteazkena, Urretxuko Gainzuri ikastetxean izango da, arratsaldeko 15:30ean
- Martxoaren 14an, osteguna, Legazpiko jubilatuen egoitzan izango da, arratsaldeko 15:00etan
Ikastaroak doan izango dira.
Otsaileko bisitetan ikastaroa egiteko prest daudela adierazi duten dendari eta tabernariekin harremanetan jarriko gara, e-mailez edo telefonoz.
Honetaz gain, norbaitek ikastaroa egiteko interesa baldin badu udaletako euskara zerbitzuekin harremanetan jarri beharko du.