Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "izen-ematea"

 Azken berriak
    Urola eskubaloi taldean jokatzeko gonbita

Urola eskubaloi taldean jokatzeko gonbita

Urola eskubaloi taldeak haur eta gazteei taldean jokatzeko gonbita luzatu die. Eskubaloia ezagutu nahi dutenek Ispilla kiroldegian eman behar dute izena: gaur (ostirala), 17:00etatik 20:00etara. 2006an eta 2007an jaiotako neskak eta 2008an jaiotako mutilak behar dituzte bereziki, haur mailako nesken taldea eta kimu mailako mutilena atera ahal izateko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kuadrillen Eguneko bazkarian izen-ematea

Kuadrillen Eguneko bazkarian izen-ematea

Urretxuko Santa Anastasia jaietako kuadrillen bazkarian parte hartu nahi dutenek, datorren asteko astearte, asteazken edo ostegunean eman behar dute izena: 19:00etatik 20:30era, kultur etxean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gastronomia lehiaketan parte hartu nahi dutenek larunbatean eman behar dute izena

Gastronomia lehiaketan parte hartu nahi dutenek larunbatean eman behar dute izena

Hilaren 21ean Urretxuko 43. gastronomia lehiaketa jokatuko da. Aurten parte hartzaileek txerri masailak saltsan prestatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek larunbat honetan bertan eman behar dute izena: 11:00etatik 13:00etara, Urretxuko kultur etxean. 50 talderentzako tokia dago. Lehiaketa jaietako larunbatean izango da, 16:00etatik 20:00etara, Gernikako Arbola plazan. Jarraian, sari banaketa ekitaldia

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urtubiko baratzeetan izena emateko epea ireki dute

Urtubiko baratzeetan izena emateko epea ireki dute

Zumarragako Udalak Urtubi parkeko baratzeetan izena emateko epea ireki du. Baratze bat eskatu nahi dutenek, udaletxera jo dezakete izena ematera. Zumarraga.eus webgunean ere izena eman daiteke. Epea maiatzaren 8an itxiko da. Ondoren, zozketa egingo dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskaraldian izena emateko epea ireki dute

Euskaraldian izena emateko epea ireki dute

Euskaraldia erakundeek eta gizarte eragileek jarri dute abian. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz hitz egitea eta ulertzen dutenak beraiei euskaraz egiteko prest egotea. Bi figura egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak txapa bat

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gure Esku Dagok festa antolatu du larunbaterako

Gure Esku Dagok festa antolatu du larunbaterako

Gure Esku Dagok (GED) Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu ekainaren 10ean giza kate erraldoi batekin: 201,9 kilometro eta 100.000 lagun. Urretxu eta Zumarragako GED taldeak Izen Emate Masibo festa antolatu du larunbat honetarako, giza katerako jendea lortzeko. Asteartean prentsaurrekoa eman zuten giza katea eta festa aurkezteko. Giza katean parte

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gure Esku Dagok festa egin du Areizaga-Kalebarren plazan

Gure Esku Dagok festa egin du Areizaga-Kalebarren plazan

Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dagok festa egin du gaur goizean ekainaren 10ean egingo den giza kateari bultzadatxoa emateko helburuz. Euripean izan bada ere, 12:00etan eman diote hasiera festari. Txotx irekiera egin dute orduan, eta txalapartarien, txistularien, trikitilarien eta dantzarien saioek jarraitu diote gero. Gainera, giza katean parte hartu ahal izateko izena

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskaltegian matrikula egiteko epea ireki dute

Euskaltegian matrikula egiteko epea ireki dute

Urretxu eta Zumarragako udal euskaltegian matrikula egiteko epea ireki dute. Aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntza eskaintzen dute. Ordutegia zabala da eta ikasleek diru-laguntzak jasotzeko aukera dute. Informazio gehiago nahi dutenek euskaltegira bertara jo dezakete: Urretxuko Labeaga kaleko 40an. 943 72 33 10 eta 628 81 10 62 zenbakietara ere dei

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kuadrillen bazkarian izena emateko aukera

Kuadrillen bazkarian izena emateko aukera

Ostiral honetan Urretxuko Santa Anastasia jaiak hasiko dira, Zuhaitzaren Soinua txalapartari taldearen pregoiarekin. Urteroko moduan, jaietako astelehenean kuadrillen eguna ospatuko dute eta herri bazkaria egongo da. Izen ematea gaur ireki dute. Bazkarira joan nahi dutenek Aizpurunea kultur etxean eman behar dute izena: bihar edo etzi, 19:00etatik 20:30era.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urola Garaia BTT Maratoian 421 txirrindularik parte hartuko dute

Urola Garaia BTT Maratoian 421 txirrindularik parte hartuko dute

Larunbatean Urola Garaia BTT Maratoiaren bosgarren edizioa egingo dute Urretxu eta Zumarragan. Aurten 421 txirrindularik parte hartuko dute. Mendiko bizikletaz beteko dira bi herriok. Txirindulariak 08:30ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik. Eguraldi txarra egiten badu, irteera eta helmuga Gernikako Arbola plazan egongo dira bertako karpa anoa postu bezala erabili ahal izateko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]