Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Kalerrota"

 Azken berriak
    Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua apirilerako prest egongo da

Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua apirilerako prest egongo da

Urretxuko Udalak igogailu bat egiten ari da lizeoaren eta etxe-orratzaren artean. Kalerrota eta Labeaga lotuko ditu. Ezustekorik ez badago, obra martxoan amaituko da eta igogailua apirila hasieran jarriko dute martxan. Udalak abenduan esleitu zituen lanak, 186.700 euroan. Kopuru horri obra zuzentzen ari diren teknikarien ordainsaria (11.500 euro) eta segurtasun kameren

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua forma hartzen ari da

Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua forma hartzen ari da

Urretxuko Udalak Kalerrota eta Labeaga kaleak igogailu bidez lotuko ditu. Igogailua lizeoaren eta etxe-orratzaren artean jartzen ari dira. Aurrekontua 210.000 eurokoa da. Igogailua udaberrirako prest egotea espero da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Udalak Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berrituko ditu

Urretxuko Udalak Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berrituko ditu

Urretxuko Udalak 9,2 milioi euroko aurrekontua onartu du 2019rako, iazkoa baino %4,20 gehiago. Inbertsioei dagokienez, atal honen zenbatekoa 1,2 milioikoa da: iaz baino %73,68 gehiago. Inbertsio garrantzitsuena lizeo eta Jose Mari Lasa plaza inguruan egingo da: igogailua jarriko da eta berrikuntza lanak egingo dira. Lehen fasean Jose Mari Lasa plaza eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du igogailua instalatzeko obra

Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du igogailua instalatzeko obra

Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du lizeoaren eta etxe-orratzaren artean kokatuko den igogailua instalatzeko obra. Igogailuak Kalerrota eta Labeaga komunikatuko ditu. Gastua 206.000 euro ingurukoa izango da. Obra abenduan hastea eta igogailua udaberrirako prest egotea espero da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hiri Antolamenduko Plana aurkeztuko dute bihar Urretxun

Hiri Antolamenduko Plana aurkeztuko dute bihar Urretxun

Urretxuko Udalak hitzaldi informatiboa antolatu du herritarrei Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aurkezteko. Ekitaldia bihar (asteartea) izango da, 19:00etan, udaletxeko atarian. Aurrerakin dokumentua eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren hasierako dokumentua udaletxeko idazkaritzan nahiz Urretxuko Udalaren webgunean (urretxu.eus) daude. Bestalde, herritarren parte hartze programan aurreikusten den bezala, saio informatiboa egingo da. Azalpena

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Elkarteetako plazako obra aste honetan bukatzea espero dute

Elkarteetako plazako obra aste honetan bukatzea espero dute

2017ko azaroan Urretxuko Udalak elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak hasi zituen. Eguraldiak ez du lagundu eta obrak hainbat aldiz gelditu behar izan dira. Izan ere, jartzen ari diren materialak euririk ez egitea behar du. Bihar eta etzi euririk egingo ez duenez, lanak aste honetan bukatzea espero dute. Aurrekontua

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kalerrotako edukiontziak tokiz aldatu dituzte, hondakin bilketa puntuan egokitzapen lanak egiteko

Kalerrotako edukiontziak tokiz aldatu dituzte, hondakin bilketa puntuan egokitzapen lanak egiteko

Aste honetan Kalerrotako edukiontziak tokiz aldatu dituzte, bertako hondakin bilketa puntuan egokitzapen lanak egiteko. Lanak astebeteko epean bukatzea espero dute. Helburua Kalerrotako hondakin bilketa puntuaren irisgarritasuna hobetzea da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean

Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean

Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konponduko dute. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da. Kalerrotako garajeetara eta BMko eta raskazieloseko aparkalekuetara joan nahi dutenek, Areizaga kaletik sartu beharko dira. Beraz, Kalerrotak bi norabide edukiko ditu. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kenduko dituzte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]