Lehenik, irratsaioa egingo dugu kaletik, lehen aldiz gure historian. 11:00tatik 13:00tara Areizaga plaza izango da gure kokalekua. Irratsaio berezia izango da, bertan hainbat gonbidatu, betiko kolaboratzaile eta fauna izango dugu. Bertaratzera gonbidatzen zaitugu zuri ere!
Ondoren, erredakzio berria inauguratuko dugu, izerdi asko bota dugu erredakzio hau egiteko eta era espektakularrean inauguratu nahi dugu.
Eguerdian bazkaria izango dugu gaztetxeko bigarren pisuan. KKinZonako izar handienetakoak dira gure sukaldariak, munduko irrati libre guztietan oihartzun handia duten sukaldariak. Ziur aurten ere menu zirraragarria prestatuko digutela.
Bazkalostean, KKinZonako buru eroek bakarrik pentsa ditzaketen joku parte-hartzaileak izango ditugu, berrikuntzaz josirik datozenak.
Eguna ondo amaitzeko, kontzertu paregabe batzuk izango ditugu GazteleKUan:
19:00tan Magn
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide