Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "korrika"

 Azken berriak
    Aritz Egeak minutu eta 20 segundotan hobetu du Maioraren marka

Aritz Egeak minutu eta 20 segundotan hobetu du Maioraren marka

Aritz Egea urretxuarrak Iñaki Maiorak 1978an jarritako marka ondu du. Urretxuarrak 1.26:28ko denbora behar izan du Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidea osatzeko, Maiorak baino minutu eta 20 segundu gutxiago. Gorakoan egin du partzialik onena Egeak, eta Txindoki gainera iritsi denerako, 3 minutu eta 21 segunduko aldea zeraman. Bazekien ordea, beherakoan Maiorak egindako denbora

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Duela bi urteko Korrikako argazkiak

Duela bi urteko Korrikako argazkiak

Gaur, 11:00etan, Korrika Txikia egingo dute Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleek. 19:00etan, bertsolariek herriko tabernetan abestuko dute. Gaurko ekitaldiekin bukatzeko, 22:30ean bertso-desafioa egongo da gaztetxean. Korrika bihar helduko da. 10:00etan sartuko da herrira. 11:00etan hamaiketakoa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan eta 12:00etan Txan magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango da toki berean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Korrikako lekukoa eramango dutenen zerrenda

Korrikako lekukoa eramango dutenen zerrenda

Korrikako antolatzaileek Urretxu eta Zumarragan lekukoa eramango dutenen zerrenda ezagutzera eman dute: 2.245 kilometroa. 1. Urola kirol elkartea. 10:06:00 2.246 kilometroa. 1. Bertso eskola. 10:12:44 2.246 kilometroa. 2. UGLE. 2.247 kilometroa. 1. Zumarragako Udala. 10:19:14 2.247 kilometroa. 2. Irabazi. 2.247 kilometroa. 3. EH Bildu. 2.247 kilometroa. 4. ATA harategia. 2.248

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mirian Redin urretxuarrak Korrikako lehen kilometroan lekukoa eramango du

Mirian Redin urretxuarrak Korrikako lehen kilometroan lekukoa eramango du

Korrika bihar abiatuko da Garestik, 17:00etan. Lehen kilometroan lekukoa eramango duenetako bat Mirian Redin urretxuarra izango da. Redin Gares ondoko herri batean bizi da, Adiotzen, eta irteeraren antolaketan parte hartu du. Redinek (Urretxu, 1972) 22 urte daramatza Adiotzen. Ile-apaintzailea da eta bi seme-alaba ditu. Adiotz eta Gares Izarbeibar haranean daude,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salleko ikasle ohiek Korrikako kilometroa erosiko dute

La Salleko ikasle ohiek Korrikako kilometroa erosiko dute

La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiek Korrikako kilometro bat erosiko dute euskara bultzatzeko eta elkartzeko helburuarekin. Ikastetxeko sarreran itsulapiko bat jarri dute eta ikasle ohiek kilometroaren erosketa diruz lagundu dezakete. Horra hor ikasle ohientzat prestatu duten oharra: “Bi urtetik behin egiten den korrikaren babesle sutsua izan dugu beti gure ikastetxe izandako

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Aritz Egea bosgarren sailkatu da Mont-Blanceko maratoian

Aritz Egea bosgarren sailkatu da Mont-Blanceko maratoian

Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra bosgarren postuan sailkatu da asteburuan jokatu den Mont-Blanceko mendi maratoian. Lasterketaren buruan ibili zen Egea 30. kilometrora arte, baina hortik aurrera beroak erasan zion, eta Kilian Jornet, Marc Lauenstein, Stian Angermund-Vik eta Thibaut Baronian-en atzetik helmugaratu zen (4:02:28), bosgarren eginez. “Asko gozatu dut. Ibilbide egokia

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zintzo-Mintzo elkarteak ‘Zumarragarrak’ liburua oparituko die bere bazkideei

Zintzo-Mintzo elkarteak ‘Zumarragarrak’ liburua oparituko die bere bazkideei

Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak Antonio Prada Zumarragako agirizainak idatzitako Zumarragarrak (1877-2015) liburua oparituko die bere bazkideei. Horretarako, zintzo_mintzo@otamotz.eus helbidera idatzi behar dute, hilaren 14a baino lehen. Bazkide egiteko ere helbide horretara idatzi behar da. Bestalde, Zintzo-Mintzok eskerrak eman nahi dizkie Atera selfiea zure dendariarekin kanpainan parte hartu duten guztiei. Horretaz gain,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    XXXIV. Kross herrikoia amaitu berri da Eitzagan

XXXIV. Kross herrikoia amaitu berri da Eitzagan

Eitzaga auzoa San Isidro jaietan murgilduta dago atzoz geroztik. Gaurko aurreikusita zeuden ekitaldien artean, XXXIV. Kross herrikoia egin da 16:30ean hasita. Zortzi mailatan banatuta egin dute lasterka parte hartzaileek: txupetin, mini benjamin, benjamin, kimu, haur, kadete, senior eta beteranoen mailan, hain zuzen. Laskerteka amaituta, sari banaketa ekitaldia egin berri dute

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Korrika batzordeak mus txapelketa antolatu du

Korrika batzordeak mus txapelketa antolatu du

Korrika batzordeak mus txapelketak antolatu ditu Urretxun eta Legazpin. Legazpikoa 19an izango da, 22:30ean, Karibe Zaharrean. 18a baino lehen eman behar da izena Laubiden edo Karibe Zaharrean. Urretxu-Zumarragakoa 21ean izango da, 16:30ean, Osaban. 19rako eman behar da izena. Izen-emateak 20 euro balio du. Urretxuko txapelketaren ostean, Urretxu-Zumarragako irabazleek eta Legazpikoek

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Sanzek Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du nagusien mailan

Sanzek Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du nagusien mailan

Ainhoa Sanz (Urretxu, 1989) korrikalariak lehenengo aldiz irabazi du Euskadiko Kros Txapelketa nagusien mailan. Laudion jokatu zen proba otsailaren 9an, eta lasterketan «gustura» sentitu zela esan du urretxuarrak. Korrika egiten hasi zela hamahiru bat urte pasa dira dagoeneko, baina horretan jarraitzeko asmoa agertu du «gehien gustatzen» zaiona lasterketa aritzea delako.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]