Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "kultura"

 Azken berriak
    Joseba Apaolaza eta Sara Cozar, otsailean Zelai Arizti aretoan

Joseba Apaolaza eta Sara Cozar, otsailean Zelai Arizti aretoan

Urretxu eta Zumarragako udalek bederatzi antzerki saio antolatu dituzte 2018rako. Lehenengoa gaur bertan izango da: Teatro de las Aguas taldeak Descanse en paz, ¡pero que lo haga ya! lana antzeztuko du, 22:30ean, Zelai Ariztin. Komedia hau gaubeila batean girotua dago. Sarrerak 10 euro balio du. Saio hau ez dute antzerki

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Sarraldeko entsegu lokalak urtarrilerako prest egongo dira

Sarraldeko entsegu lokalak urtarrilerako prest egongo dira

Olentzerok opari bikaina ekarri die Urretxu eta Zumarragako musika taldeei: urtarriletik aurrera entsegu lokal duinak izango dituzte. Sarralden egongo dira. Udalek itsasoko garraiorako erabiltzen diren edukiontziak erosi dizkiote aldundiari eta beraietan lau lokal egokitu dituzte. Aurrerago beste bi egingo dituzte. Urretxu eta Zumarragako alkateek, Jon Luquik eta Mikel Serranok, prentsaurrekoa

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Musika Banda eta umeen abesbatzak elkarrekin

Musika Banda eta umeen abesbatzak elkarrekin

Zumarragako Musika Bandak Gabonetako kontzertua egin zuen atzo, Zelai Arizti aretoan. Saio berezia izan zuten, herriko ikastetxeetako umeen abesbatzek parte hartu baitzuten bertan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gorka Hermosa, Pavarotti bezala

Gorka Hermosa, Pavarotti bezala

Gorka Hermosa urretxuarra munduko akordeoilari ospetsuenetako bat da. Azaroaren erdialdean Txinan egon da. Beijing-eko Kontserbatorio Nagusian eskolak eman ditu, ikasle onenek bere konposizioak jo dituzte eta Txinako Telebista Nazionalerako elkarrizketa egin diote. Hermosa Beijing-eko Kontserbatorio Nagusiak gonbidatuta joan da Txinara. Kontserbatorio hau punta-puntakoa da. Bertatik, munduko musikari onenetako batzuk pasa

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Printzesa eta ilarra’ ipuina eguneratu du Antxiñe Mendizabal idazleak

‘Printzesa eta ilarra’ ipuina eguneratu du Antxiñe Mendizabal idazleak

Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak Hans Christian Andersenen Printzesa eta ilarra ipuina eguneratu du. Printzesa eta ergela izenburua jarri dio eta aste honetan aurkeztu du. Marrazkiak Mai Egurzak egin ditu. Jatorrizko ipuinean printze bat emazte bila dabil eta hautagaiek proba bat pasa beharra dute. Mendizabalen ipuinean mutil bat da neskaren proba

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Irrintzi dantza taldeak argazki eta jantzi erakusketa ireki du Zelai Ariztin

Irrintzi dantza taldeak argazki eta jantzi erakusketa ireki du Zelai Ariztin

Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeak argazki erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean, taldearen 50. urteurrena dela eta. Garai eta ekitaldi ezberdinetako irudiak eta dantzari jantziak jarri dituzte ikusgai. Erakusketan ekitaldi ezberdinetako ehun bat argazki daude: jaialdietakoak, Dantzari Txiki egunetan ateratakoak, Santa Isabel egunekoak, 50. urteurreneko ekitaldietan atera dituztenak…

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Idiot txou’ antzezlana, etzi Zelai Arizti aretoan

‘Idiot txou’ antzezlana, etzi Zelai Arizti aretoan

Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea aktoreek Idiot txou komedia antzeztuko dute ostiral honetan, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 10 euro balio du, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Bestalde, 22:00etatik aurrera 30 urte azpikoek 5 euro ordainduko dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ZZ Rock jaialdiaren lehen edizioa egingo dute bihar Zumarragako trintxeran

ZZ Rock jaialdiaren lehen edizioa egingo dute bihar Zumarragako trintxeran

Zarraparra kolektiboak ZZ Rock jaialdiaren lehen edizioa antolatu du biharko. Zumarragako trintxeran egingo dute, 19:00etan hasita. Lau taldek joko dute eta sarrera doan izango da. Iruñeako Kabbalah taldeak 19:00etan joko du, Australiako James McCann&The New Vindictives-ek 20:00etan, Gernikako The Riff Truckers-ek 22:30ean eta Erresuma Batuko Henri Herbert&The Fury-k gauerdian. Ondoren,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Asier Otamendik Zumaian kantatuko du igandean

Asier Otamendik Zumaian kantatuko du igandean

Asteburu honetan Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bi saio jokatuko dira eta horietako batean Asier Otamendi urretxuarrak abestuko du. Otamendiren saioa igan-dean izango da, 17:00etan, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Ateak 16:00etan irekiko dira. Sarrerak agortu egin dira dagoeneko. Urretxuko bertsolariarekin batera, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Ibon Ajuriageaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Sara Zufiaurre: «Antioko Musikaldian jotzeak ilusio handia egiten digu»

Sara Zufiaurre: «Antioko Musikaldian jotzeak ilusio handia egiten digu»

Sara Zufiaurrek (Urretxu, 1981) Sariranaga boskotearekin joko du larunbat arratsaldean Antion. Talde hori Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen dute. asier zaldua. Nondik datorkizu musika zaletasuna? Nire amak Goiargin abesten zuen eta kontzertuetan gainontzeko abeslarien seme-alabekin egoten nintzela gogoratzen dut. Nire ustez, hortik datorkit musika zaletasuna. Amari musika eskolara joan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Izagirre: Inixio Ipeñarrieta beharrean, Inixio Izagirre da egun Ipeñarrieta baserriko nagusia. Azken hamarkadetan Izagirre familiaren izenean [...]

Gotzon: Mendiko filmetaz ari garela, zorionak Alex Areizagari bere "Fandango" pelikulak Bilboko Mendi Short lehiaketa irabazi [...]

Julen: Orduan kantatu banu.ze pena.urretxuko bertso eskolara pasatu nintzen baina ya 2014.urtea zan(2016ko martxoaren 20an,zuzen egin [...]

David Callejo Arrizabalaga: David Calleja ez,Callejo da [...]