Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Labeaga"

 Azken berriak
    Urretxuko Udalak Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berrituko ditu

Urretxuko Udalak Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berrituko ditu

Urretxuko Udalak 9,2 milioi euroko aurrekontua onartu du 2019rako, iazkoa baino %4,20 gehiago. Inbertsioei dagokienez, atal honen zenbatekoa 1,2 milioikoa da: iaz baino %73,68 gehiago. Inbertsio garrantzitsuena lizeo eta Jose Mari Lasa plaza inguruan egingo da: igogailua jarriko da eta berrikuntza lanak egingo dira. Lehen fasean Jose Mari Lasa plaza eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du igogailua instalatzeko obra

Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du igogailua instalatzeko obra

Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du lizeoaren eta etxe-orratzaren artean kokatuko den igogailua instalatzeko obra. Igogailuak Kalerrota eta Labeaga komunikatuko ditu. Gastua 206.000 euro ingurukoa izango da. Obra abenduan hastea eta igogailua udaberrirako prest egotea espero da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hiri Antolamenduko Plana aurkeztuko dute bihar Urretxun

Hiri Antolamenduko Plana aurkeztuko dute bihar Urretxun

Urretxuko Udalak hitzaldi informatiboa antolatu du herritarrei Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aurkezteko. Ekitaldia bihar (asteartea) izango da, 19:00etan, udaletxeko atarian. Aurrerakin dokumentua eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren hasierako dokumentua udaletxeko idazkaritzan nahiz Urretxuko Udalaren webgunean (urretxu.eus) daude. Bestalde, herritarren parte hartze programan aurreikusten den bezala, saio informatiboa egingo da. Azalpena

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetan berritze lanak hasi ditu Urretxuko Udalak

Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetan berritze lanak hasi ditu Urretxuko Udalak

Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetako bidegurutzean berritze lanak hasi ditu Urretxuko Udalak. Prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, «herriko kaleetako zirkulazioa hobetzeko helburuarekin» egingo dira lan horiek. Ipeñarrieta kalean autobus geltoki berria jarri dute, espaloia zabalduz. Itxaron eremu berriak 1,80 metro ditu zabaleran eta 18 metro luzeran. Lan horiek azken astean burutu

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bi antzerki saio egongo dira asteburu honetan

Bi antzerki saio egongo dira asteburu honetan

Asteburu honetan bi antzerki saio egongo dira. Txalo taldeak Datorren urtean hobeto antzezlana eskainiko du ostiralean, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 10 euro balio du, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Igandean, berriz, haurrentzako antzerki saioa egongo da Urretxuko Labeaga aretoan. Glu-Glu taldeak Hansel eta Gretel lana

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Labeagako bidegurutzea zabalik da jada

Labeagako bidegurutzea zabalik da jada

Saneamendu sarean, Labeaga kaleko 30 eta 34 zenbakien artean, konponketa lanak egin dituzte. Gabilondo Altzairuak denda ondoko bidegurutzean, hain zuzen ere. Lan hauek iazko ekainean gertatutako uholdeak bezalakoak berriro ez gertatzeko egingo dituzte. Bidegurutzea itxita egon da aste osoan, obra hau egin ahal izateko. Gaur arratsaldean ireki dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zaparradak Urretxu eta Zumarragako kaleak urez bete ditu

Zaparradak Urretxu eta Zumarragako kaleak urez bete ditu

14:30ak aldera sekulako zaparrada bota du Urretxu eta Zumarragan eta herriko hainbat kale urez estali ditu. Zumarragan, trintxera, Elizkale eta Iparragirre kalea izan dira kaltetuenak eta Urretxun Labeaga eta Ipeñarrieta. Ura atari eta lokal batzuetan sartu da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean

Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean

Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konponduko dute. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da. Kalerrotako garajeetara eta BMko eta raskazieloseko aparkalekuetara joan nahi dutenek, Areizaga kaletik sartu beharko dira. Beraz, Kalerrotak bi norabide edukiko ditu. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kenduko dituzte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    «Umore ona» eta «giro beroa» trebezia lehiaketako lehenengo kanporaketan

«Umore ona» eta «giro beroa» trebezia lehiaketako lehenengo kanporaketan

Martxan da dagoeneko Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Lehiaketa Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH) 2., 3. eta 4. mailetako haurrei zuzenduta dago. Aurten, eta Gorka Azkarate antolatzaileetako batek esan duenez, «aurreikuspen guztiak hautsiz», 89 taldek eman dute izena. Partaideek hirunako taldetan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa joan

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    “Senderos de Gloria” pelikularen sinopsia

“Senderos de Gloria” pelikularen sinopsia

I. Mundu Gerrako lubakietan borrokan ari diren soldaduek, jauregitikgatazka planifikatzen duten jeneralen agindu bat jasotzen dute.Heriotzara eramango dituen eraso bat egitera behartzen dituztesoldaduak. Bizirik itzultzen diren apurrak, epaiketa militar bateradeituak dira. Kubricken beste maisulan bat.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]