Urretxuko Euskal Jaiaren 50. urteurrenaren inguruan antolatu diren ekintzak aurrera darraite. Atzo aurreratu genuen gaur, Lekaio kultur elkarteak euskal bandoleroetan oinarritutako buruhandi berriak aurkeztuko dituela hamarretan Iparragirre plazan.
Baina izango dira ekintza gehiago ere. Gaur arratsaldean esaterako, Urretxuko Euskal Jaia 1985-2009 liburua aurkeztuko da udaletxean. Gaurtik aurrera, Urretxuko Udalak herriko etxe guztietan banatu dituen postalak aurkeztuta, doan eskuratu ahal izango da liburua kultur etxean.
Asteburu honetakoekin amaitzeko, bihar goizean, euskal jantzien azoka izango da Gernikako Arbola plazan. Eta gogoratu, hilaren 21era arte ikusgai duzuela argazki erakusketa Juan de Lizarazu erakusketa aretoan.