Loiolako herri harresikoekin elkartasuna
Loiolako herri harresian parte hartu zutenetako batzuei isunak jarri dizkiete eta hainbat herritan ekitaldiak antolatzen ari dira beraiei laguntzeko. Urretxu eta Zumarragako gaztetxean ere antolatu dituzte. Gaur izango dira. 19:00etan Libreren hitzaldia eta proiekzioa egongo dira. 21:00ean, pintxoak jateko aukera egongo da. 23:00etan Los Leotardos eta Loccomotor taldeek joko dute eta ondoren DJ batek musika jarriko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide