Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "merkataritza"

 Azken berriak
    Bost merkatari berri, Zumerk programaren eskutik

Bost merkatari berri, Zumerk programaren eskutik

Zumarragako Udalak Zumerk egitasmoko ikastaroan parte hartu duten bizilagunei diplomak eman dizkie. Ikastaro honen helburua negozio bat martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileek laguntzea izan da. Ikastaroa amaitu duten hamabi pertsonetatik bostek pauso hori eman behar dute jada. Egitasmoaren aurrekontua 120.000 eurokoa izan da eta diruaren %60 Eusko Jaurlaritzak jarri du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    50 urte haurren arropa saltzen

50 urte haurren arropa saltzen

Gezurra badirudi ere, 1968ra arte ez zen haurrentzako arropa-dendarik egon Zumarragan. Urte hartan bi ireki zituzten: Mavi eta Baby. Lehenengoak aspaldi itxi zituen ateak eta bigarrenak 50 urte bete zituen iaz. Denda berritzen ari ziren eta ez zuten ospatzerik izan. Hala, ostiral honetan ospatuko dute. Tailerrak, jolasak eta opariak egongo

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu eta Zumarragako 24 dendak ‘Shopping night’ festa egingo dute

Urretxu eta Zumarragako 24 dendak ‘Shopping night’ festa egingo dute

Urretxuko eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak Shopping Night festaren hirugarren edizioa antolatu du gaurko. Bi herrietako 24 dendak parte hartuko dute. Denda horiek 22:00ak arte egongo dira zabalik eta guztietan sorpresak egongo dira, 19:00etatik aurrera. Gainera, 22:00etatik gauerdira food truck delakoak egongo dira lizeoko patioan. Shopping Night festaren hirugarren edizioa

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Jaurlaritzak 120.000 euro eman dizkio Urretxuri merkataritza sustatzeko

Jaurlaritzak 120.000 euro eman dizkio Urretxuri merkataritza sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak 120.000 euroko diru laguntza eman behar dio Urretxuko Udalari, merkataritza sustatzeko. Diru horrekin Iparragirre plaza eta bere ingurua biziberritzen saiatuko dira, batez ere. Iazko urrian Eusko Jaurlaritzak merkataritza arloko ekintzailetza sustatzeko diru laguntza programa onartu zuen, eta Urretxuko Udalak eskaera aurkeztea erabaki zuen. Izan ere, udalak ekintzaileei laguntzeko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Itxura ile-apaindegiak Gipuzkoako Bazkundearen saria jaso du

Itxura ile-apaindegiak Gipuzkoako Bazkundearen saria jaso du

Zumarragako Itxura ile-apaindegiak Gipuzkoako Bazkundearen saria jaso du. Bazkundeak urtero ematen ditu sari hauek, merkataritzaren irudia, ospe ona eta baloreak zaintzen dituztenei esker ona azaltzeko. Eskualde bakoitzeko saritu bat egoten da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu ekonomia suspertzeko

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu ekonomia suspertzeko

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu herriko ekonomia suspertzeko. Sei diru laguntza ezberdin eskainiko ditu, inoiz baino gehiago. Programak ZumarragarEKIN du izena. Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Ekonomiaren Garapen, Tokiko Garapen eta Berrikuntza zinegotziak prentsaurrekoa eman zuten atzo diru laguntza hauek aurkezteko. Abe- rastasuna eta lanpostuak sortzeko balio dezaketen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bezero eta merkatari gazteak lortzea, merkataritzaren erronkak

Bezero eta merkatari gazteak lortzea, merkataritzaren erronkak

Ikertalde enpresak Zumarragako merkataritza biziberritzeko plana egin du. Eskaria eta eskaintza aztertu dituzte eta herriko merkataritza sustatzeko 34 ekintza zehaztu dituzte. Plana atzo aurkeztu zuten. Ekitaldian Ikertaldeko Iñigo Artetxek, Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak, Mikel Serrano alka-teak eta Rosa Maiza zinegotziak parte hartu zuten. Artetxek, merkataritza guneak urruti daudenez,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Buen Bokadok irabazi du Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketa

Buen Bokadok irabazi du Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketa

Buen Bokadok irabazi du Urretxuko eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Bigarren saria Andere ile apaindegiak irabazi du eta hirugarrena, Natalietta jantzi dendak. 29 dendak parte hartu dute. Horietako 22k iazko lehiaketan ere parte hartu zuten. Sari banaketa ekitaldia atzo eguerdian egin zuten, Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldian Beatriz Perez BiTartean merkatari

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Aurten ere Gabonetako erakusleiho lehiaketa egingo dute

Aurten ere Gabonetako erakusleiho lehiaketa egingo dute

Lau urteko hutsunearen ondoren, iaz Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketa berreskuratu zuten. Ekimena arrakastatsua izan zen eta aurten ere antolatzea erabaki dute. Lehiaketa atzo aurkeztu zuten Urretxuko udaletxean, bi herrietako alkateek. Alkateek bi herrietan 240 denda baino gehiago daudela eta guztiek parte hartu ahal dutela esan zuen. «Iaz oso gustura

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Merkatariek merkealdia kalera aterako dute bihar

Merkatariek merkealdia kalera aterako dute bihar

Urretxuko eta Zumarragako merkatariek euren salgaiak kalera aterako dituzte bihar Merkealdia Kalera ekimenaren edizio berri batean. Bi herrietako 15 dendek hartuko dute parte aurten, tartean arropa, haur moda, kirol jantziak eta osagarriak eta irudi aholkularitzako produktuak izango dira aukeran. Ekitaldia Zumarragako Euskadi plazako arkupeetan egingo da, 10:00etan hasi eta 21:00ak

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]