Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "pentsio duinak"

 Azken berriak
    Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Astelehenero bezala, erretiratuek kontzentrazioa egin zuten atzo, Urretxu-Zumarragako Pentsiodunen Taldeak deituta. Pentsio duinak, 1.080 euro eta %0,25a apurtu lemak lau haizeetara zabaldu zituzten. Jende askok parte hartu zuen, nahiz eta oso eguraldi txarra egin zuen. Ez dutela amore emango erakutsi zuten. Datorren astelehenean ere kontzentrazioa egingo dute, 11:30ean Areizaga-Kalebarren plazan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Pentsiodunak kalera atera dira beste behin

Erretiratuak kalera atera dira beste behin. Urretxu-Zumarragako Pentsiodunen Taldeak deituta manifestazio jendetsua egin dute gaur. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta, herriko kaleak zeharkatu dituzte, Pentsio duinak, 1.080 euro eta %0,25a apurtu bezalako lemak lau haizeetara zabalduz. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Urretxu eta Zumarragako adinekoek pentsio duinak eskatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute gaur, Areizaga-Kalebarren plazan. Astelehenero elkartzen dira, eta dagoeneko zazpigarren bilkura dute. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]