Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "pentsioak"

 Azken berriak
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Astelehenero bezala, pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo pentsio “duinak” eskatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen. 250 lagun inguru, hain zuzen ere. Bi urte bete dira pentsiodunak mobilizatzen hasi zirenetik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazioan, emakumeak pankarten atzean

Pentsiodunen kontzentrazioan, emakumeak pankarten atzean

Astelehenero bezala, pentsioen aldeko kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIaren araberako igoera eskatu dituzte. Gaurko elkarretaratzea berezia izan da: emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, emakumeak bakarrik jarri dira pankarten atzean. Arratsaldean manifestazioa egongo da, emakumeenganako indarkeriaren aurka. 19:00etan abiatuko da Urretxuko Iparragirre plazatik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua

Astelehenero bezala, pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo pentsio “duinak” eskatzeko. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu zen. Ostegunean Urretxu eta Zumarragako ordezkariak Gasteizera joango dira, herrietako asanbladen bilerara.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    250 lagun baino gehiago 1.080 euroko pentsioaren alde

250 lagun baino gehiago 1.080 euroko pentsioaren alde

Astelehenero bezala, Areizaga-Kalebarren plazan kontzentrazioa egin dute gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadila eskatzeko. Gaurko ekitaldian 250 lagun baino gehiago elkartu dira.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Urretxu eta Zumarragako adinekoek pentsio duinak eskatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute gaur, Areizaga-Kalebarren plazan. Astelehenero elkartzen dira, eta dagoeneko zazpigarren bilkura dute. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Jubilatuek pentsio duinen aldeko kontzentrazioa egin dute

Jubilatuek pentsio duinen aldeko kontzentrazioa egin dute

Pentsiodunek kontzentrazioa egin zuten atzo Areizaga-Kalebarren plazan, pentsioen igoera duina eskatzeko. Deialdiak arrakasta handia izan zuen, 400 lagun baino gehiago elkartu baitziren. Datorren astelehenean berriro egingo dute kontzentrazioa, 11:30ean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Duintasuna elkarteak batzar informatiboa egingo du ostegunean

Duintasuna elkarteak batzar informatiboa egingo du ostegunean

Duintasuna pentsiodunen elkarteak batzar informatiboa antolatu du biharko (osteguna), bere aldarrikapenak ezagutzera emateko. Urretxuko kultur etxean egingo dute, 17:00etan. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igotzea da beraien eskaera nagusia. Izan ere, aldundiek aurreko urteetan baino diru gehiago bildu dute eta pentsiodunen erosteko ahalmena, berriz, %6,5 jaitsi da 2011tik hona.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea

Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea

Bihar Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Aterpe eta Gure Txoko jubilatuen elkarteek eta Duintasuna elkarteak kontzentrazioa deitu dute astelehen arratsalderako. Erretiratuak 19:00etan bilduko dira Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, pentsio duinak eskatzeko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]