Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Reala"

 Azken berriak
    Elene Lete atezain zumarragarra, Realaren lehen taldean

Elene Lete atezain zumarragarra, Realaren lehen taldean

Elene Lete atezain zumarragarra Realaren lehen taldera igo da. Atzo hasi zuten aurredenboraldia. Abuztuan sei lagunarteko jokatuko dituzte: 3an Osasunaren aurka (11:30ean, Bergaran), 11n Bordeleko Girondins-en aurka (18:00etan, Donibane Lohitzunen, Seaskaren alde), 14an Alavesen aurka (18:30ean, Dulantzin), 17an EDF Logroñoren aurka (19:30ean, Logroñon), 24an Athletic-en aurka (16:00etan, Azpeitian) eta 31n

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Santi Zabaleta, bihotz txuri-urdina

Santi Zabaleta, bihotz txuri-urdina

Larunbatean Musti Taldeak Santi Zabaleta omenduko du, Musti Mujikaren oroimenezko txapelketan. Zabaleta, Musti Taldeko lehendakaria, maiatzean hil zen. Zabaleta Real zale eredugarria izan zen: Realaren historiako partida garrantzitsu asko zuzenean ikusi zituen (Xixongoa, adibidez), 44 urtez bazkide izan zen, Musti Taldeko lehendakaria izan zen eta sekula ez zuen hitz txarrik

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Musti Taldeak Santi Zabaleta saria emango die Realeko neskei

Musti Taldeak Santi Zabaleta saria emango die Realeko neskei

Hilaren 22an Musti Mujika zenaren omenezko txapelketa jokatuko da Argixaon. 11:30ean Realeko eta Urolako beteranoek futbol partida jokatuko dute. Gainera, Santi Zabaleta omenduko dute. Zabaleta, Musti Taldeko lehendakaria, maiatzean hil zen. Bera omentzeko Santi Zabaleta saria sortu dute. Aurten Realeko neskei emango diete, Kopa irabazteagatik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Elene Lete atezain zumarragarra, Kopa finalean

Elene Lete atezain zumarragarra, Kopa finalean

Realak Kopa finala jokatuko du gaur Granadan, Madrilgo Atleticoren aurka. Gonzalo Arconada entrenatzaileak eraman dituen jokalarien artean, Elene Lete zumarragarra dago. Lete Realaren bigarren taldeko atezaina da. Ez du gaur iluntzeko partida jokatuko, baina une historiko hau barru-barrutik bizitzen ari da. Aurrera neskak! Argazkia: Ruben Plaza/Noticias de Gipuzkoa

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin

Elene Lete futbolari zumarragarra, Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin

Toña Is Espainiako hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra Europako Txapelketa aurreko kontzentraziora deitu du. Kontzentrazioa astelehenetik ostegunera egingo dute, Madrilgo Las Rozas herrian. 24 futbolari deitu dituzte eta horietako 20k maiatzaren 2tik 18ra Bulgarian jokatuko den 17 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartuko dute. Letek Realaren bigarren taldean jokatzen du

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Neskek ere Iñaki Mendiluzeren omenezko txapelketan parte hartuko dute, lehenengoz

Neskek ere Iñaki Mendiluzeren omenezko txapelketan parte hartuko dute, lehenengoz

Bihar, 09:30etik 15:00etara, Iñaki Mendiluze Txugiren omenezko futbol txapelketa jokatuko da Argixaon. Lehenengoz nesken taldeek ere parte hartuko dute. Nesken txapelketa, Urolak, Eibarrek, Gasteizko Aurrerak, Goierri Gorrik, Anaitasunak eta Zarautzek jokatuko dute. Mutilek bi taldetan banatuta jokatuko dute. A taldean Realak, Urolak, Amorebietak eta Aloña Mendik jokatuko dute. B taldean,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urola taldeko neskek Realaren eta Arizmendiren aurka jokatuko dute

Urola taldeko neskek Realaren eta Arizmendiren aurka jokatuko dute

Larunbatean Urolaren neska taldeak txapelketa jokatuko du Argixaon Realaren bigarren taldearen eta Arizmendiren aurka. 10:00etan Urolak Arizmendiren aurka jokatuko du, 11:00etan Realak Arizmendiren aurka eta 12:00etan Realak Urolaren aurka. Realean Elene Lete herritarrak jokatzen du. Urolak nesken taldeari bultzada eman nahi dio eta herritarrak Argixaora joatera animatu ditu.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Musti Mujikaren omenezko partida iruditan

Musti Mujikaren omenezko partida iruditan

Musti Mujika zenaren omenezko XIV. Memoriala jokatu dute Urolako eta Realeko beteranoek gaur eguerdian Zumarragako Argixao zelaian. Maria Redondo legazpiar gazteak egindako ohorezko sakearen ondotik hasi da partida. Lehen zatia banako berdinketarekin bukatu da, eta atsedenaldia Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek girotu dute dantza eginez. Bigarrenean ez da golik izan,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Maria Redondo legazpiar abeslariak egingo du ohorezko sakea Mustiren oroimenezko partidan

Maria Redondo legazpiar abeslariak egingo du ohorezko sakea Mustiren oroimenezko partidan

Larunbatean Musti Mujikaren oroimenezko 14. partida jokatuko dute Zumarragako Argixao estadioan. Urtero bezala, Realeko eta Urolako beteranoek jokatuko dute. Ohorezko sakea Maria Redondo legazpiarrak egingo du. Gazte honek ETB1eko Bago!az artista lehiaketa irabazi du. Partida 11:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Talde bakoitzean 32 urtetik gorako hamaika lagunek

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Halako zale askorekin, Reala txapeldun

Halako zale askorekin, Reala txapeldun

Xabi Prietok bere agurra iragartzeko eman zuen prentsaurrekoan, Jokin Aperribai presidenteak bera bezalako hamaikarekin Realak liga irabaziko lukeela esan zuen. Hamaika Xabi Prietoz gain, ostiralean Zumarragan omendu zituzten zaleak bezalako asko izango balitu Anoeta, Txapeldunen Liga ere irabaziko luke. Musti Taldeak Realeko zale bezala 25 urte bete dituzten urretxuar eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]