Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "saskibaloi saila"

 Azken berriak
    Amaya Valdemororen hitzaldi gogoangarria

Amaya Valdemororen hitzaldi gogoangarria

Amaya Valdemoro saskibaloi jokalari ohia Urretxun egon da gaur, Goierriren saskibaloi sailaren 50. urteurrena dela eta. Valdemoro Europak eman duen jokalari onenen artean dago eta WNBAko (emakumezkoen NBA) hiru eraztun irabazi zituen, besteak beste. Hasteko, Goierriren neska taldeen entrenamenduan egon da. Ondoren, hitzaldia egin du Labeaga aretoan. Pasadizo asko kontatu

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Aldundiak Goierriren saskibaloi saila sarituko du

Aldundiak Goierriren saskibaloi saila sarituko du

Abenduaren 4an Gipuzkoako Foru Aldundiak urteko kirolari onenak sarituko ditu Tabakaleran. Hautagaien zerrenda gipuzkoa.eus webgunean dago eta herritarren boto gehien jasotzen dituztenak sarituko dituzte. Urteurrenak ospatu dituzten taldeei esker ona azalduko diete. Hauen artean Goierri kirol elkartearen saskibaloi saila dago.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goierri saskibaloi taldearen liburuaren aurkezpena

Goierri saskibaloi taldearen liburuaren aurkezpena

Goierri kirol elkartearen saskibaloi saila 50. urteurrena ospatzen ari da. Larunbatean, 12:30ean Zumarragako kultur etxean, taldearen historia jasotzen duen liburua aurkeztuko dute. Liburua Kerman Garralda Goierriko Hitzako kazetariak idatzi du. Hilaren 23an, berriz, urteurreneko bazkaria egingo dute Etxeberri jatetxean. Tiketak Huts tabernan daude salgai, 55 euroan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Hasi dira Urretxuko jaiak!

Hasi dira Urretxuko jaiak!

Arratsaldean hasi dira Urretxuko jaiak, haurrentzako ekintzekin eta musikarekin. 20:30ean Goierri kirol elkarteko saskibaloi sailekoek pregoia irakurri dute. Saskibaloi sailak 50 urte bete ditu aurten. Pregoia Juan Tirapuk (Mario Pisani bezala ezagunagoa) eta Miriam Gorostidik irakurri dute. Tirapu delegatua izan zen eta Gorostidi jokalaria. Beteranoak taldearen sorrera gogoratu du eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Iparragirre 2020k babestuko du Goierriren saskibaloi taldea

Iparragirre 2020k babestuko du Goierriren saskibaloi taldea

Iparragirre 2020 egitasmoak babestuko du Goierriren gizonezkoen saskibaloi taldea. Iaz EBA ligara igotzea lortu zuten eta etxeko hamahiru jokalarirekin arituko dira. Duela urte batzuk ere Goierrik EBA ligan jokatu zuen, baina orduko hartan ordainduta egin zuen. Oraingoan igoera kantxan irabazi du eta udalak aparteko laguntza ematea erabaki du, babesle lana

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goierriren saskibaloi sailak bere taldeak aurkeztu ditu

Goierriren saskibaloi sailak bere taldeak aurkeztu ditu

Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailak bere taldeak aurkeztu ditu Gernikako Arbola plazan. 2015-2016 denboraldian 15 talde izango dituzte: kimu mailako lau (hiru mutilenak eta bat neskena), haur mailako lau (bi mutilenak eta bi neskenak), kadete mailako bi (bat mutilena eta bestea neskena), gazte mailako hiru (bi mutilenak eta bat neskena)

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]