Urretxuko eta Zumarragako Bi-tarteanmerkatari elkarteak stock azoka antolatu du astebururako. Bigarrenurtea da ekimena antolatzen dutena eta Ederrena pilotalekua jendezbetetzea da antolatzaileen asmoa.
Urretxuko eta Zumarragakohogei bat dendarik jarriko dituzte postuak Ederrena pilotalekuan.Produktuak prezio merkeagoan erosteko aukera emango diete erosleei.Altzariak, jostailuak, liburuak, papergintza, moda, haurren arropa,oinetakoak, optika, skate edota snow produktuak izango dira, besteakbeste. Larunbatean eta igandean egongo da feria irekita Ederrenan:larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara, etaigandean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Bi-Tarteanen batzarra
Horrez gain, Bi-Tarteanelkarteak batzarra ospatuko du gaur Urretxuko arau subsidiarioentxostenaren eta lehen onespenaren analisia egiteko, eta elkarteakproposatzen dituen alegazioak aztertzeko. Urretxuko, Zumarragako etaLegazpiko merkatari eta ostalari guztiak gonbidatu dituzte bilkurara.Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean da batzarra, bihar 15:00etanhasita.
Argazkia: