Gainerakoan, Zumarragako udaltzaingoak jakinarazi duenez8:00etatik aurrera itxiko dituzte erdiguneko sarrerak motordunibilgailuentzat. Ospitaleko zirkuitua, berriz, norabide bakarrekoaizango da, aparkaleku gehiago erabilgarri jartzeko.
Urretxun, erdiguneko kaleak 7:00etan itxiko dituzte: LabeagamAreizaga, Iparragirre, Nekolalde eta Barrenkale, besteak beste.Aukerako ibilbidea proposatu du udaltzaingoak autoentzat:Matxinportatik Santa Barbara auzora, Basagasti, Lilibaso eta MundMejorretik Labeagako 34 zenbakira jaitsiz, Ipeñarrieta alderahartzeko.
Autobusak geraleku bakarra
Autobus zerbitzuari dagokionez, aldaketak ere nabarmentzekoakdira. Izan ere, Legazpi-Ospitalea eta Zumarraga-Zumaia ibilbideakegiten dituzten autobusak geraleku bakarra izango dute geltokietakoenparantzan. Herri barruan ez da autobusik geldituko.