Urretxuko eta Zumarragako UdalEuskaltegiak ikasturte berrirako matrikulazio epea ireki berri du.Izen ematea hilaren 24ra arte egongo da irekita.
Ikasturte berrirako hainbat ikastaroeskaintzen ditu udal euskaltegiak. Maila guztietako euskalduntze etaalfabetatze ikastaroak, EGA, HABE eta hizkuntza-eskakizunetakoazterketetarako prestaketa klaseak, autoikaskuntza ikastaroak,etorkinentzako ikastaroak, gurasoentzako euskalduntze etaalfabetatzea edo irakurle taldea eta mintzalaguna bezalako ekimenak.
Euskaltegiko bulegoak goizez etaarratsaldez izango dira irekita; 09:00etatik 13:00etara eta15:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago nahi duenak 943 723310telefonora ere hots egin dezake edo mezu bat bidali ondoko helbideelektronikoetara: euskaltegi@uzue.e.telefonica.net edoeuskaltegi.urzum@udal.gipuzkoa.net.