Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "udal hauteskundeak"

 Azken berriak
    Osatu dira Urretxuko eta Zumarragako udalbatzak

Osatu dira Urretxuko eta Zumarragako udalbatzak

Goiz eguerdian osatu dira Urretxuko eta Zumarragako udaletako udalbatzak. Udal hauteskundeak hala EAJk Urretxun nola PSE-EEk Zumarragan garbi irabazi zituztenez ez da ezusterik egon. Urretxun Jon Luqui alkate izango da hurrengo agintaldian; bigarren agintaldia izango du. Zumarragan Mikel Serrano sozialistak 2008ko uztailean hartu zuen alkatetza lehenengoz, Anton Arbulu sozialistak kargua

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako PSE-EEk hauteskunde programa aurkeztu du

Zumarragako PSE-EEk hauteskunde programa aurkeztu du

Zumarragako PSE-EEk hauteskunde programa aurkeztu du. Horra hor datozen lau urteetarako dituzten asmoetako batzuk: -Gazte Plana egin. -Geriatriko zaharrean pisu tutelatuak egin. -Urolako trenaren geltokian emakumearen etxea eta familia elkargunea egin. -Aniztasun plana egin. -Larunbatetako azoka sustatu. -Arcelorren lursaila industriarako erabili. -Kiroldegia handitzeko proiektua egin. Horra hor programa: Zumarragako PSE-EEren

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Zumarragako EH Bilduk zerrendako bost lehenengoak aurkeztu ditu

Zumarragako EH Bilduk zerrendako bost lehenengoak aurkeztu ditu

Zumarragako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako prestatzen ari den hautagai zerrendako bost lehenengoak aurkeztu ditu. Alkategaia Josu Aztiria izango da, bigarrena Eñaut Urbizu Bigarren Hezkuntzako irakaslea, hirugarrena Ainhoa Osinalde zinegotzi ohia, laugarrena Aritz Elgarresta Lanbide Heziketako irakaslea eta bosgarrena Idoia Agirre Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Iruzkin 1 Irakurri artikulu osoa
    Marian Beitialarrangoitiaren hitzaldia eta EH Bilduren Zumarragako taldearen aurkezpena

Marian Beitialarrangoitiaren hitzaldia eta EH Bilduren Zumarragako taldearen aurkezpena

Zumarragako EH Bilduk ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako, Antioko interpretazio zentroan. Marian Beitialarrangoitia Espainiako Kongresuko diputatu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia gonbidatu dute. Zumarragaren eta Gipuzkoaren aukera eta erronkez hitz egingo dute. Gainera, udal haustekundeetarako zerrenda aurkeztuko dute. Ekitaldia 19:00etan izango da. Doaneko autobus zerbitzua egongo da. 18:30ean irtengo da,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuko EH Bilduren batzarra

Urretxuko EH Bilduren batzarra

Urretxuko EH Bilduk batzarra egingo du gaur, 19:00etatik 20:30era Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Maiatzaren 26ko udal hauteskundeak izango dituzte hizpide. Azken legegintzaldian egindako lana aztertuko dute eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egingo dute. Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mikel Serrano: “Zumarragarrei entzutea izan da gure garaipenaren giltza”

Mikel Serrano: “Zumarragarrei entzutea izan da gure garaipenaren giltza”

Goierriko alkate sozialista bakarra da Serrano (Urretxu, 1972). Gehiengo osoa lortu zuen udal hauteskundeetan inoiz bere alderdiak jaso dituen boto kopuru handienarekin. Irakurri elkarrizketa osorik Goierriko Hitzan Goierriko alkateen elkarrizketak jasotzen dituen txoko berezian.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Begoña Pereira da PPko zerrendaburua Zumarragan

Begoña Pereira da PPko zerrendaburua Zumarragan

PP alderdiak Zumarragako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Legazpi dorretxean. Begoña Pereira da alkategaia eta Javier Sierra bigarren doa zerrendan. Pereirarekin eta Sierrarekin batera Iñigo Manrique eta Juan Carlos Cano izan dira aurkezpenean; azkena Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako popularren hautagaia da. Pereirak bere programaren ildo nagusiak zeintzuk diren azaldu du: Gizarte zerbitzuetako

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun

Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun

Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan ere Javier Martin izango da PSE-EEren alkategaia. Urretxuar hau saltzailea da  eta ezkonduta dago. Legealdi honetan PSE-EEren bozeramalea izan da. Bere helburu nagusia gardentasuna dela esan du. Kontu-ikuskaritza bat eskatzeko asmoa du. Birziklapen tasa hobetzeko asmoa du, bosgarren edukiontziaren bidez. Horretarako, bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenei hobariak

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Oihane Zabaleta izango da EH Bilduren alkategaia Urretxun

Oihane Zabaleta izango da EH Bilduren alkategaia Urretxun

Oihane Zabaleta, egungo alkatea, izango da EH Bilduren hautagaia maiatzeko hauteskundeetan. EH Bilduk lan talde gaztea osatu du. Zerrendako zazpi lehenengoak Zabaleta, Iñaki Etxaniz, Unai Badiola, Nerea Altolagirre, Jon Altolagirre, Mikel Elgarresta eta Aitor Otegi dira. Etxaniz, Nerea Altolagirre eta Elgarresta berriak dira eta Idoia Ormazabal eta Jorge Andueza (egun

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Irabazi-Ganemos alderdia aurkeztu dute, “gizartea aldatu nahi duen ezkerra” ordezkatzeko

2015eko udal hauteskundeei begira, proposamen berri bat aurkeztu dute Urretxu-Zumarragan: Irabazi-Ganemos alderdia. Zelai Ariztin egindako aurkezpenean azaldu dutenez, “gizartea aldatu nahi duen ezkerra ez dago ordezkatuta udaletxeetan, eta hutsune hori betetzeko asmoarekin” aurkeztuko dira. Talde honen sorrera, “lan handi baten emaitza” ere badela azaldu zuten, “erakunde ezberdinek eta pertsona independienteek

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]