Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Urretxu-Zumarraga ikastola"

 Azken berriak
    Euskararen Eguneko bideoa

Euskararen Eguneko bideoa

Ikastetxeetan ere Euskararen Eguna ospatu dute. Horra hor Gotzon Aranburuk Gainzurin eta lizeoan grabatutako bideoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarraga ikastolako talde batek irabazi du Beldur Barik lehiaketa

Urretxu-Zumarraga ikastolako talde batek irabazi du Beldur Barik lehiaketa

Gaur goizean Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte. Gazteen artean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzen duen lehiaketa honetan Urretxu-Zumarragako ikastolako eta Haztegi ikastolako 10 taldek parte hartu dute. Lehen saria Urretxu-Zumarraga ikastolako Amaya Udabe, Otmane El Imrani eta Uxuri Urratek irabazi dute, Beldur Barik jarrera perfektua bideoarekin. Bigarren saria,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ikastolako ikasleek 712 kilo makarroi lortu dituzte errefuxiatuentzat

Ikastolako ikasleek 712 kilo makarroi lortu dituzte errefuxiatuentzat

Urretxu-Zumarraga ikastolako 3. DBHko ikasleek Zaporeak elkarteari laguntzeko ekimen bat aurrera atera zuten joan zen ostiralean: 712 kilo makarroi lortu zituzten. Pasta honekin Zaporeak elkarteak Greziako Lesbos irlako 1.500 errefuxiatuentzako bazkaria prestatuko du. Ikastolako ikasleek eskerrak eman nahi dizkiete Urretxu eta Zumarragako herritarrei eskaini dieten laguntzagatik.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Lizeoko ikasleek turismo feria egin dute ikasbidaian nora joan erabakitzeko

Lizeoko ikasleek turismo feria egin dute ikasbidaian nora joan erabakitzeko

Urretxu-Zumarraga ikastolako 1. Batxilergoko ikasleek turismo feria egin zuten atzo Ederrena pilotalekuan, ikasbidaian nora joan erabakitzeko. Ferian zazpi postu zeuden eta bakoitzean hiri bati buruzko informazioa. Feriatik 1. Batxilergoko eta 4. DBHko ikasleak eta irakasleak pasa ziren eta ondoren botoa eman zuten. Boto gehien lortu zuen hiria Praga izan zen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarraga Ikastolako taldea, Lilatoiko jendetsuena

Urretxu-Zumarraga Ikastolako taldea, Lilatoiko jendetsuena

Urretxu-Zumarraga Ikastolako taldeak Lilatoiko jendetsuenari dagokion saria irabazi du. 126 ikasle, ama eta irakaslek eman zuten izena berdintasunaren aldeko lasterketa honetan. Lizeotik bakarrik, 50 ikasle joan dira. Lasterketaren ondoren, argazkian ikus daitekeen bezala, dantza eta guzti egin dute. Egindakoa ospatzeko modukoa da, noski. Zorionak!

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarraga ikastolak Bartzelonako batzar batean parte hartu du

Urretxu-Zumarraga ikastolak Bartzelonako batzar batean parte hartu du

Asteburuan Haur Hezkuntza inklusiboa jardunaldiak egin dituze Bartzelonan. Hermex etxeak, ikastolako pedagogia eredua eta instalazioak ezagutu zituenean, gonbita luzatu zion. Elisabeth Altolagirre orientazio departamentuko buruak inklusioa bermatzeko orduan espazioak, langileen prestakutzak, jarrerak eta inplikazioak duten garrantzia azaldu zuen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ikastolako Batxilergoko ikasleak, Batzar Nagusietan

Ikastolako Batxilergoko ikasleak, Batzar Nagusietan

Urretxu-Zumarraga ikastolako Batxilergoko lehen mailako ikasleak Batzar Nagusietan egon dira gaur. Irailetik gaur arte landu duten proiektua aurkeztu dute. Ikastolako ikasleek, Gipuzkoako beste hiru ikastetxetako ikasleekin batera, Kultura Politikoa eta Gazteak egitasmoan parte hartu dute. Demokrazia, sistema instituzionala eta bere arauak landu dituzte. Horretaz gain, liderrak formatu dituzte, hauteskundeak egin

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskararen Eguna Urretxu eta Zumarragan

Euskararen Eguna Urretxu eta Zumarragan

Urretxu eta Zumarragan ere Euskararen Eguna ospatu da. Larunbatean Mintzodromoa egin zen Zelai Arizti kultur etxean eta gaur ikastetxeen txanda izan da. Horra hor Gainzuri, La Salle-Legazpi eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako bina argazki.  

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarraga ikastolaren eskertze ekitaldiko bideoa

Urretxu-Zumarraga ikastolaren eskertze ekitaldiko bideoa

Urretxu-Zumarraga ikastolak Kilometroak 2018 jaiaren antolakuntzan bidelagun izan dituen guztiei esker ona adierazi zien atzo. Ehunka herritar elkartu ziren. Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxu-Zumarraga ikastolak eskertze ekitaldia egin du

Urretxu-Zumarraga ikastolak eskertze ekitaldia egin du

Urretxu-Zumarraga ikastolak ekitaldi bat antolatu du Kilometroak 2018 jaiaren antolakuntzan bidelagun izan dituen guztiei esker ona adierazteko. Ehunka herritar elkartu dira. Hasteko, Zubizikletaren gurpilak entzun dira hitz egiten. Ondoren, ikasle batzuk Zubizikleta agertokira eraman dute eta ikastolako ordezkari batzuk bizikleta margotu dute. Kilometroak bukatu dela, baina ikastolak aurrera jarraituko dutela

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]