Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "xabier erostarbe"

 Azken berriak
    Gabon Kopa, opari onena pilotarientzat

Gabon Kopa, opari onena pilotarientzat

Pilotari gazteek larunbat goizean jaso zuten Gabon hauetako oparirik onena: Gabon Kopa txapelketako finalak. Izan ere, jostailuak estreinatzea oso ondo dago, baina gehien atsegin duzun hori lagunartean egitea baino gauza hoberik ez dago. Urteroko moduan, giro aparta bizi izan zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Haur eta gaztetxoak ilusioz gainezka joan ziren eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragan

Xabier Erostarbek Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragan

Xabier Erostarbek urretxuarrak binakako Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ugalderekin, Agirre-Iturriaga edo Peña II-Erasunen aurka jokatuko du. Ugalde eta Erostarbek finalerdietako ligaxkako lehen partida galdu zuten ostiralean eta bigarrena irabazi beharra dute finala jokatzeko aukerak izaten jarraitu nahi badute. Partida 22:00etan hasiko da. Ondoren, Jaka eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek finalerdietako lehen partida jokatuko du bihar

Xabier Erostarbek finalerdietako lehen partida jokatuko du bihar

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako Promozio txapelketako finalerdietako lehen partida jokatuko du bihar (ostirala) Larraintzarren. Ugalderekin batera, Peio Etxeberria eta Jaunarenaren aurka arituko da. Jaialdia 22:00etan hasiko eta Erostarberen partida bigarrena izango da. Sarrerak erosteko 661 259 009 zenbakira deitu behar da. ETB1en ikusteko aukera egongo da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek binakako txapelketa nagusiko partida jokatuko du bihar

Xabier Erostarbek binakako txapelketa nagusiko partida jokatuko du bihar

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako txapelketa nagusian jokatuko du bihar (ostirala) lehen aldiz. Ezkerreko eskua minduta duen Beñat Rezustaren ordez jokatuko du. Elezkano IIrekin, Aimar Olaizola eta Ibai Zabalaren aurka arituko da. Ligaxkako azken partida da eta bi bikoteak sailkatuta daude dagoeneko. Jaialdia Bergaran izango da eta 22:00etan hasiko da. Leihatila

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Erostarbe Promozio txapelketako ligaxkara sailkatu da

Erostarbe Promozio txapelketako ligaxkara sailkatu da

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarra eta Ugalde Promozio txapelketako ligaxkara sailkatu dira. Dario eta Irustarekin berdinduta gelditu dira, baina beraien arteko partida irabazi zutenez, sailkatzea lortu dute. Beraiekin batera, Agirre-Iturriaga, Etxeberria-Jaunarena eta Peña II-Erasun bikoteak sailkatu dira.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbe, lider Promozio txapelketan

Xabier Erostarbe, lider Promozio txapelketan

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarra eta Ugalde Promozio txapelketako buruan daude. Bi partida jokatu dituzte eta biak irabazki. Igandean 22 eta 13 irabazi zieten Gorka eta Salaberriri. Agirrek eta Iturriagak ere bi partidak irabazi dituzte. Erostarbek eta Ugaldek igandean jokatuko dute txapelketako hurrengo partida: Peña II eta Erasunen aurka, 17:00etan, Legution.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek bi urte luzatu du Asperekin duen kontratua

Xabier Erostarbek bi urte luzatu du Asperekin duen kontratua

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak bi urte luzatu du Asperekin duen kontratua. Azaroan bukatzen zitzaion kontratua eta enpresak luzatuko zion itxaropena zuen, uda ona egin baitu. Hurrengo bi urterako bere buruari jarri dion erronka orain arteko berbera da: “egunetik egunera hobetzen joatea”.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Emozio gutxi Goñi txapelketako lehen partidetan

Emozio gutxi Goñi txapelketako lehen partidetan

Atzo Goñiren omenezko txapelketako lehen partidak jokatu zituzten Beloki pilotalekuan. Emozio gutxi egon zen. Lau t’erdikoan, Alberdik 22 eta 7 irabazi zion Rioli. Binakakoan, berriz, Salaberriak eta Gorrotxategik 22 eta 9 irabazi zieten Elezkano I eta Aizpururi. Ikusleen artean bi profesional egon ziren: Danel Elezkano eta Xabier Erostarbe. Datorren asteazkenean,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek ez du finalerdietarako sailkatzea lortu

Xabier Erostarbek ez du finalerdietarako sailkatzea lortu

Xabier Erostarbek eta Gorkak 17 eta 22 galdu dute gaur Tolosan, Galartza eta Bakaikoaren aurka. Horrenbestez, urretxuarrak ez du promozio txapelketako finalerdietarako sailkatzea lortu. Galartza izan da lau jokalarietan onena.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Xabier Erostarbek ligaxkako azken partida irabazi beharko du

Xabier Erostarbek ligaxkako azken partida irabazi beharko du

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako promozio txapelketako ligaxkako azkenaurreko partida jokatu zuen atzo. Galdu egin zuen eta azken partida irabazi beharko du finalerdietara sailkatu nahi badu. Erostarbek Gorkarekin jokatu zuen, Elordi lesionatuta dagoelako. Azken partida Tolosan jokatuko dute datorren asteartean eta ordurako osatuta egotea espero dute. Bakaikoa eta Ladis Galartzaren

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]