Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Zelai Arizti aretoa"

 Azken berriak
    Verdiren ‘Rigoletto’ opera emango dute gaur Zumarragan

Verdiren ‘Rigoletto’ opera emango dute gaur Zumarragan

Verdiren Rigoletto opera emango dute gaur, 20:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia Londreseko Royal Opera House aretotik zuzenean eskainiko dute. Saioak bi ordu eta 45 minutuko iraupena izango du, atsedenaldia barne. Sarrerak 12 eurotan jarriko dituzte salgai. Verdiren opera ezagunena da, La Traviata eta Il Trovatore-rekin batera. Rigoletto hiru zatiko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleen jaiotza eta postal erakusketa

La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleen jaiotza eta postal erakusketa

Zelai Arizti kultur etxean La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek egindako jaiotzak eta postalak jarri dituzte ikusgai. Beria, kartulinak, plastikozko edalontziak, zapi zaharrak, Lego piezak eta kortxoak erabili dituzte, besteak beste, jaiotzak egiteko. Erakusketa urtarrilaren 7a bitartean egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Los perros’ antzezlana, ostiralean Zelai Ariztin

‘Los perros’ antzezlana, ostiralean Zelai Ariztin

Teatro a la plancha taldeak Los perros lana antzeztuko du ostiralean, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerek 10 euro balio dute, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 bakarrik ordainduko dute. Bestalde, 22:00etatik aurrera 30 urte azpikoek 5 euro ordainduko dute eta Zelai Arizti kultur etxeko eta Urretxuko Udalaren Facebook-etan sarrerak zozkatuko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertua Zumarragan

Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertua Zumarragan

Datorren ostiralean (hilak 24), 20:15ean, Mikel Markezek eta Erramun Martikorenak kontzertua egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Markezek bere kantak abestuko ditu, Martikorenak a capella abestuko du eta bukatzeko biek elkarrekin Iparraldeko abestiak kantatuko dituzte. Markezek, Rikardo Intxausti Hirutek enpresako kideak eta Mikel Serrano alkateak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Aida’ opera, ostegunean Zumarragako Zelai Arizti aretoan

‘Aida’ opera, ostegunean Zumarragako Zelai Arizti aretoan

Ostegunean, 20:15ean, Aida opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Giuseppe Verdi italiarraren opera hau antzinako Egipton kokatua dago. Maitasun istorio bat da eta protagonistak militar bat eta etiopiar esklabu bat dira. 157 minutuko iraupena du. Sarrerak 9 eurotan jarriko dira salgai, 19:00etan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘La guerra del sofa’ antzezlana, bihar Zelai Ariztin

‘La guerra del sofa’ antzezlana, bihar Zelai Ariztin

Lola Baldrich eta Gorka Minguezek La guerra del sofa lana antzeztuko dute bihar, 22:30ean, Zelai Ariztin. Antzelan lan hau bikote baten eguneroko gatazka txikiei buruzkoa da. Saio hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute. Sarrerek 10 euro balio dute, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 bakarrik ordainduko dute. Bestalde, 22:00etatik

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘I puritani’ opera emango dute datorren asteartean Zelai Arizti aretoan

‘I puritani’ opera emango dute datorren asteartean Zelai Arizti aretoan

Datorren asteartean, 20:15ean, I puritani opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 195 minutuko iraupena du eta atsedenaldi bat egingo dute. Sarrerek 7 euro balio dute, aldez aurretik erosiz gero, eta 9 euro egunean bertan erosiz gero. Urretxu eta Zumarragako Operaren Lagunak taldekoek agerraldia egin zuten atzo emanaldi hau aurkezteko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Frida Kahlo artista mexikarrari buruzko antzezlana Zumarragan

Frida Kahlo artista mexikarrari buruzko antzezlana Zumarragan

Ostiralean, 22:30ean, Iris taldeak Frida Kahlo, viva la vida lana antzeztuko du Zelai Arizti aretoan. Sarrerek 10 euro balio dute, baina Gazte Txartela dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Bestalde, 22:00etatik aurrera 30 urte azpikoek 5 euro ordainduko dute. Gainera, Zelai Ariztiko eta Urretxuko Udalaren Facebook-etan sarrerak zozkatuko dituzte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goya saria irabazi duen pelikula, bihar Zelai Ariztin

Goya saria irabazi duen pelikula, bihar Zelai Ariztin

Ostiralean, 22:15ean, ButaK 21 zineklub taldeak Tarde para la ira pelikula emango du Zelai Arizti aretoan. Pelikula horrek filme onenari Goya saria irabazi du. Beste hiru Goya ere jaso ditu. Tartean, zuzendari berri onenari dagokiona. Raul Arevalo aktorearen lehen pelikula da eta mendekua du ardatz. Aktore nagusiak Antonio de la

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    ‘Go!azen’ antzerkia, martxoaren 18an Zumarragan

‘Go!azen’ antzerkia, martxoaren 18an Zumarragan

Martxoaren 18an, 17:00etan, ETBko telesailean oinarritutako Go!azen antzezlana antzeztuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak asteburu osoan egongo dira salgai, Zelai Ariztiko leihatilan: bihar, 19:00etatik 21:00etara, eta gainontzeko egunetan zine emanaldien ordutegian.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]