Urretxuko eta Zumarragako ZU Kantari taldeak kantu afaria antolatu du Zeraingo Otatza sagardotegian, datorren apirilaren 20an. Abeslariek Benthazarreko mutiko alaiak taldeko kideak izango dituzte lagun. Antolatzaileek jakitera eman dutenez bertan parte hartzeko izen ematea irekita dago datorren astelehenera bitartean.
Ez da aurten kantujira taldeak antolatu duen gisa honetako lehenengo ekimena, izan ere, sagardotegi denboraldia ireki berritan Hernanin ere izan ziren bazkalordua kantuz girotzen.
Autobusez egingo dute joan etorria, 20:00etan irtengo da Legazpin eliza ondotik eta 20:15ean Zumarragatik, geltokian. Izena emateko zukantari@gmail.com-era edo Facebook kontura mezu bat idatzi daiteke.