Orokorrean %3ko igoera izango bada ere,badira salbuespenak. Ondasun higiezinen gaineko zergan, IBI delakoan,KPIaren igoera aplikatu dute industria, hiri eta nekazal lurretan.Dena den, «ohikoak ez diren etxebizitzen kasuan, %75eko gainordainaaplikatuko da» ezarrita dagoen foru arauari jarraituz.
Salbuespenak
Jarduera ekonomikoaren gaineko zergari%2,1 ezarriko zaio. Zerga hau 2 milioi eurotik gorako irabaziakzituzten enpresei ezarri izan zaie orain arte. Batzar Nagusietanonartu den foru arauaren arabera, hemendik aurrera milioi bat eurokoirabaziak dituzten enpresetan jarriko dute muga. Egoera txarreandauden enpresei «aparteko hobariak» ere emango zaizkie.
Eraikin, instalakuntza eta obrengaineko zerga «%5era igoko da 180.000 euroz azpiko aurrekontuetan».Ibilgailuen gainekoa, aldiz, zaldi fiskalen arabera aplikatuko da. %3eta %7 arteko igoerak aurreikusten dira.
Tasei dagokienez, aldaketaazpimarragarrienak zaborrari eta urari dagozkionak dira. Zaborrarenkasuan, Sasieta Mankomunitateak ezarritako igoera bera aplikatu da,«%7koa». Uraren kasuan, udala %2,2ko igoera aplikatzeko akordiobatera iritsi da Aquagest enpresarekin. Kirol tasa %6 igotzea onartudu, bestalde, udalbatzak. 2012ko irailaz geroztik, BEZa %13 igo delakontutan hartuta, «oso ondo aztertu behar izan dugu gaia», azalduzuen alkateak. Dena den, deskontuak aplikatuko dira pilotalekuan etaigerilekuan.
Oposizioko alderdiek begi onez ikusizituzten aldaketak. EAJko Itziar Agirrek adierazi zuenez, «osogustura gaude, egin ditugun proposamen gehienak aintzat hartudirelako». PSE-EEko Javier Martinek «konfiantzazko boto bat»emango dietela esan zuen, nahiz eta «kirol tasen igoera gehiegizkoa»iruditu zaien. Iritzi berekoa izan zen Hamaikabateko Luis AngelTellez. Baina, zaborraren eta uraren tasak, «udalak gehiagonegoziatu behar» dituela gaineratu zuen.