Trapera merkatu alternatiboa abenduaren 2an egingo dute
Abenduaren 2an Trapera merkatu alternatiboa egingo dute, Gernikako Arbola plazan. Merkatu sozial honetan nahi duten guztiek parte har dezakete: artisauek, ganbaran gordeta dituztenak saldu nahi dituztenek… Alternatibak sustatzen dituzten elkarteek ere parte hartuko dute. Parte hartu nahi dutenek, ostirala baino lehen eman behar dute izena Urretxuko udaletxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide