Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Udalak istorio eta irudiak jasoko ditu herriaren kontakizuna egiteko

Udalak istorio eta irudiak jasoko ditu herriaren kontakizuna egiteko
azaroa 08
09:33 2019

Zumarragako Udalak Gure txutxu-mutxuak egitasmoa jarri du abian herriaren kontakizun bateratua egiteko.

Proiektu hau Aradia kooperatibak garatuko du. Horretarako, herrian dauden ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak jaso nahi ditu.

Hurrengo hilabeteetan herritarren istorioak, argazkiak, objektuak… jasoko dituzte. Kaleko ekintzak, elkarrizketak eta tailerrak erabiliko dituzte horretarako. Buzoiak ere jarriko dituzte. Denetik jasoko dute: pasadizoak, argazkiak, egunkari zatiak, marrazkiak, poemak, errezetak, ipuinak…

Egitasmo honen helburua herritarren arteko harremanak estutzea da, herri atseginagoa egiteko eta bizikidetza bultzatzeko.

Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta adin ezberdinetako bizilagunen eta kultura ezberdinen arteko harremana ere bultzatu nahi dira.

Kultura, migrazioa eta lana

Hiru izango dira ardatzak: kultura, migrazioa eta lana. Kulturaren ardatzak kultura ezberdinak eta fusioa goraipatuko ditu. Migrazioaren ardatzak gai horren inguruan hausnartuko du eta bertan jaiotakoen eta kanpotik etorritakoen arteko solasaldiak bultzatuko ditu.

Lanaren ardatzari dagokionez, nekazaritzaren, industriaren, zainketaren eta zerbitzuen inguruko informazioa jasoko da.

Hiru ardatz horiek Gizarte Zerbitzuek egindako bi ikerketetatik atera dituzte. Bi lan horiek industriaren krisiari eta zainketei buruzkoak dira.

Egitasmoa atzo aurkeztu zuten. Aurkezpenean Aradia kooperatibako Patricia Martinezek eta Delicia Aguadok eta Arantxa Gonzalez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak parte hartu zuten. Gonzalezek iragana erakutsi nahi dela esan zuen. «Komunitatea sostengatu dutenei hitza eman nahi diegu. Beraien bizipenak jaso nahi ditugu, non gauden jakiteko eta gizarte eredu berri bat eraikitzeko. Gizarte anitz, integratzaile eta justua nahi dugu».

Oraindik ez dute erabaki jasoko den materialarekin zer egin. Liburu bat edo jolas bat egin daiteke, besteak beste.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]