Ramon Iturriotz eta Unai Lazkano luzeeta zabal aritu dira euren lanbideari buruz. Ramon Iturriotz Hernaninjaio zen duela 50 urte. “Nire aitak Hernaniko Pedro Orbegozoenpresan lan egiten zuen eta horregatik jaio nintzen han. Hilabetegutxirekin Urretxura ekarri ninduten eta 17-18 urterekin Zumarragarapasatu nintzen bizitzera”.
27 urte daramatza dagoeneko udaltzainlanean. “Magisteritza ikasi nuen, baina garai hartan oso zaila zenlana aurkitzea. Ikasketak bukatu bezain pronto UrretxukoUdaltzaingoan lan egiteko aurkeztu nintzen. Plaza bat libre zegoen,baina probetan bigarren gelditu nintzen. Handik urtebetera Zumarraganbi plaza atera ziren eta horietako bat lortu nuen”. Udaltzainizatea ez zen bere umetako ametsa, baina egun gustuko lana du. “Eznuen lana ezagutzen, baina besterik ezean hartzea erabaki nuen.Denborarekin gustuko lana bihurtu zen eta jarraitzea erabaki nuen”.
Unai Lazkano, berriz, arrasatearra daeta 34 urte ditu. Lanbide Heziketa ikasi zuen, Marketina hain zuzenere, eta bere herrian egin zituen udaltzain izateko lehen azterketak.“Bost plaza atera ziren eta, langabezian nengoenez, aurkezteaerabaki nuen. Azterketan bosgarren gelditu nintzen, baina ez nuennire herrian lan egin nahi. Lan poltsan sartu nintzen, Urretxutikdeitu zidaten eta etortzea erabaki nuen”.
Hiru urte daramatza bertan. Gusturadago, nahiz eta azkeneko urtea gogorra izan den. “Oposaketa garaiadenez, urte aldrebesa izan da. Baina finkatuta nago eta poliki-polikigauzak aurrera ateratzea eta Urretxun nire tokia egitea espero dut”.Lazkanok ere ez zuen uste inondik inora udaltzain izango zenik. “Halatokatu da, gero eta gusturago nago eta hemen jarraitzeko asmoa dut”.
Lazkanok zalantzak izan zituen postuaeskaini ziotenean. “Isunen kontua gogorra da. Gu gara jendeari nonaparkatu dezakeen eta non ez esaten diogunak. Askotan ez dugu ospeona. Dena den, beste batzuetan jendeari laguntzeko aukera dugu etahorrekin gelditu behar…”. Iturriotzek polizia hitza aipatu dulehenengoz. “Polizia errepresioarekin lotu izan da beti, baina betiez da hala. Gainera, batzuetan jendeak ez du beste aukerarik uzten.Kontzientziazioa oso ondo dago, baina ez da erabat lortzen. Garaibatean oharrak jartzen ibili ginen eta batzuek ez zioten gaizkiaparkatzeari uzten. Jendeak badaki legeak zer dioen, baina… Horidela eta, gehienetan funtzio errepresiboa erabili beharra dago.Poliziak gara, nahiz eta ez zaigun hitz hori gustatzen. Munizipalakdeitzen digute eta kito. Baina lan honetan hasten gareneanautoritatearen agenteak garela konturatzen gara. Horrek gauza onaketa txarrak ditu eta kontuz ibili behar gara. Ahalmen bat dugu etahori neurtu beharra dugu. Batzuetan herritarrekin izaten ditugunharremanak tirabiratsuak dira. Guk geuk onartzen dugu eta jendeak erebai, normalean”.
Hori guztia dela eta, Lazkanok ez dubere jaioterrian lan egin nahi. Bere lankideak, ordea, bizi den herriberean lan egiten du. “Gauzak asko aldatu dira. Lehen denok gureherrian lan egin nahi genuen mugitu behar ez izateko, bainadenborarekin toki batean bizi eta beste batean lan egitea hobea delakonturatu gara. Bizitokian bertan lan eginez gero, lanordutatik kanpoere lan egitea tokatzen zaigu: batzuek lanari buruz hitz egitendigute, arazoren bat izan dugun jendearekin kalean topo egitendugu…”.
Dena den, Iturriotzek euren lanak gauzaonak ere badituela argi utzi nahi du. “Batzuetan bizilagunekeskerrak ematen dizkigute, baita idatziz ere. Eskertza gutunak jasoizan ditugu”. Lazkanok ere euren jardunaren alderik onena hori delauste du. “Eskertzak ez ditugu sarritan jasotzen eta asko baloratzenditugu”. Kideak lana ondo egitea ere nahiko sari dela dio. “Autoaespaloi gainean aparkatzeagatik isuna jaso duena ez dago gurekingustura, baina batzuetan besteren batek bazela isuna jartzeko garaiaesaten digu”.
Udaltzainak isunak jartzeagatik diraezagunak, baina beste hamaika funtzio dituzte. Iturriotzek 27 urtedaramatza lanean eta euren lanbidea asko aldatu dela dio. “Lehengofuntzioak eta egungoak berberak dira, baina lehen ez ziren betetzen.Lehen erakunde batzuek ez zuten guganako konfiantza. Beti izan garaepaitegien laguntzaileak, baina orain lana ematen digute: urruntzeaginduen kontrola, adibidez. Formazioari dagokionez, oraingoa askozere osatuagoa da. Lehen oposaketa gainditzearekin nahikoa zen. Egungooposaketak lehen baino osoagoak dira eta gainera ondoren Arkauterajoan beharra dugu lau hilabeteko formazioa osatzera. Urtebetepraktikan eman ondoren, udaltzain izatera pasatzen gara. Bestalde,noizean behin Arkauten ikastaroak antolatzen dira eta joan egitengara. Garai batean baino askoz ere prestatuagoak gaude. Lehen lanegunean kalera zer egin behar nuen jakin gabe atera nintzen. Gaizkiaparkatutako auto bat ikusi nuen eta salaketa prestatzen hasi ondorenkonturatu nintzen gidaria barruan zegoela”.
Arkaute aipatu du. “1992an EuskoJaurlaritzak Euskal Poliziaren Legea onartu zuen eta bertan argi etagarbi agertzen dira gure funtzioak eta oposaketen izaera. Gai hauguztia gero eta lotuago dago. Egun, adibidez, oposaketen deialdiaherrialdeka egitea aztertzen ari dira eta ez herri bakoitzak berea.Guztiok antzerako uniformeak eramatea ere lortzen ari da. Lehenalkateen gustuen araberakoak ziren”. Lazkanok udaltzaingo guztiakberdintzea lortu nahi dela dio. Udaltzaingo guztien koordinazioaEusko Jaurlaritzaren esku dago. Berdintze hau Urretxu eta Zumarraganbereziki onuragarria da. Izan ere, ez da komeni horren gertu daudenbi herritan udaltzaingoen arteko alde handia egotea.
Funtzioak gora eta funtzioak behera,baina oraindik dugu horien berri zehatza eman. Lazkanoren esanetanjende askok “isunak jartzeko bakarrik” daudela uste du, baina“lan asko” dituztela dio. “Trafikoak denbora asko kentzen digu,baina instalakuntzak zaintzeaz, udalbatzak kontrolatzeaz, epaitegiekagindutako lanak betetzeaz, azokak zaintzeaz, salaketak jasotzeaz…ere arduratzen gara”. Arrasatearrak euren betebeharrak zeintzukdiren azaldu du eta zumarragarrak zeintzuk ez diren. “Ordenapublikoa ez da gure ardura. Eremu horretan gure funtzioa Ertzaintzarilaguntzea da. Konzentrazio edo manifestazio bat badago, adibidez,informazioa pasatzen digute eta gu trafikoa desbideratzeaz arduratzengara. Udal ordenantzak betearazteaz, ordea, gu arduratzen gara:txakurren eta zaborren ingurukoak, adibidez. Bestalde, legeanazaltzen ez diren gauzak ere egiten ditugu.
Izan ere, jendeak nora joez dakienean guregana jotzen du: matxura izan dutenean, telefonozenbaki bat aurkitzen ez dutenean, autobusen ordutegiaren berri izannahi dutenean… guri deitzen digute”. Lazkanok telefonoa “beldurapur batekin” hartzen dutela dio. “Kostako udaltzaineieguraldiaren berri jakiteko deitzen diete”. Hori dela eta,udaltzaingo batzuk larrialdietarako telefono berezia dute. “Batzuetantelefonoa okupatuta dugu txorakeriaren batekin eta deigarrantzitsuago bati ezin diogu erantzun”, azaldu du Iturriotzek.
Ertzaintzarekin duten harremanariburuz, “ona” dela diote. “Normalean gu gara eurengana laguntzaeske jotzen dugunak: jaietan, Santa Lutzi egunean… ezin gara tokiguztietara iritsi”. Ertzainak, udaltzainak… eta aurki Zumarraganagente zibikoak ere izango dira. “Kontzientziazio funtzioabetetzeaz arduratuko dira sei hilabetez. Polizia administratiboaridagokion esparruan lan egingo dute: zaborra ateratzeko ordutegiaerrespetarazi, txakurrak nola eraman behar diren jakinarazi… Kontuhauengatik isunak jartzen hasi aurretik, kontzientziazio lana egiteaerabaki genuen eta horretarako kontratatuko dira lau lagun hauek”.
Urretxun bederatzi udaltzain daude.“Orain arte asko interinoak ziren, baina dagoeneko taldea finkatzenari gara. Hori komeni da, bestela etengabe etorri berriei irakastenibili behar baikara”. Zumarragan, berriz, hamalau lagun dira.Iturriotzek eta Lazkanok jendea lortzeko arazorik ez dagoela aipatudute. “Duela urte batzuk langabezia gutxiago zegoen eta ez zegoenhorrenbeste jende udaltzaingoetan lan egiteko prest. Egun, krisiadela eta, jendeari hau aukera ona iruditzen zaio. Baina lehen plazakateratzen ziren eta orain ez…”.
Biek dagoen langile kopuruarenaraberako zerbitzua eskaini dezaketela diote. “Hamalau asko direladiote, baina sekula ez dugu hamalauok batera lan egiten.Astelehenetik igandera 6.00etatik 22.00ak arte lan egiten dugu.Ordutegi hori osatzeko bi txanda behar dira eta gainera asteko zazpiegunetan lan egiten dugu”, azaldu du Iturriotzek. Urretxun ereantzera lan egiten dute, baina lan eguna 12 ordukoa da.
Urretxuko udaltzaingoa Zumarragakoabaino gazteagoa da. “Gu sartu ginenean gehienak zaharrak ziren etagero taldea gaztetu egin zen. Ordutik urteak pasatu dira eta gazteakginenak zahartzen hasi gara”, dio Iturriotzek. Udaltzainak 65urterekin erretiratzen dira eta 60 urtetik gora kalean lan egitea ezdela komeni dio. “Adin horrekin umorea, pazientzia eta dohainak ezdira gaztetako berberak. Adin horretako asko elkarrekin tokatuz geroirtenbidea zaila da”.
Bestalde, Zumarragan ez dagoemakumezkorik eta Urretxun bi neska dituzte. Udaltzain izan nahidutenek lau proba pasatu behar dituzte. Unaik Urretxun proba fisikoa(50 metroko esprinta, 800 metroko lasterketa, flexioak, abdominalaketa malgutasun), teoria, kasu praktikoak, psikoteknikoa etaelkarrizketa gainditu behar dituztela aipatu du. “Luze egiten da.Teoriari dagokionez, legeez gain, herriari buruzko gauzak ikasi beharditugu. Elkarrizketa Arkauteko arduradun batekin egiten dugu etaproba guztiak gainditzen baditugu Arkautera joaten gara lauhilabeterako. Han proba fisikoak egiten ditugu, autoa gidatu,pistolarekin trebatu… Udaltzain izateko eskola-graduatua bakarrikeskatzen da, baina probak oso konplexuak dira”. Iturriotz berarekinbat dator. “Graduatua bakarrik eskatzen da, baina geroautonomia-estatutuari, zuzenbide prozesalari, zuzenbide zibilari,zigor zuzenbideari, administrazio zuzenbideari… buruzko testuakikasi behar dira. Gehiegitxo iruditzen zait eskola-graduatua bakarrikduen batentzat. Arkauten gauza berbera: azterketa pila bat egin behardira eta, gainera, ez dute emaitzarik ematen azken egunera arte.Azterketa gaizki egin dugula pentsatzeko joera dugunez, azken uneraarte ez dago erlaxatzerik. Hori da euren helburua”.
Azterketak gainditu ondoren, kalerairteteko ordua heltzen da. Gidatzeko baimenarekin bezala gertatzenda: ibiliarekin ikasten da. Zer dohain behar ditu udaltzain onak?Iturriotzek udaltzain lana “zaila” dela dio. “Berriei betigauza berbera esaten diet: enpresa arruntetan jabe bakarra dago eta,bere gustuko gauzak eginez gero, langileari gauzak ondo joangozaizkio. Hemen, ordea, milaka nagusi ditugu. Jendeak ez daki nola lanegiten dugun eta horrek arazoak dakartza. Berari gaizkiaparkatzeagatik isuna jarri badiogu gainontzeko guztiei ere horiegitea nahi du. Bere aurretik pasa eta gaizki aparkatuta dagoenariisunik jartzen ez badiogu haserretu egiten da. Baina beti ez gaudetrafiko kontuetan lanean. Bestalde, oso zaila da herritarrek honakoaulertzea: une horretan ikusten ari garen ekintza oso larria izandaiteke edo ez. Niri isuna jarri badidate gainontzeko guztiei erejartzea nahi dut, baina ezin gara une oro kale guztietan egon etaegoera guztiak ez dira berdinak. Eskua izan behar dugu, baina zer dahori? Hori da gure lanik zailena: jendeari egoera guztiak ez direlaberberak ulertaraztea”.
Lazkano bat dator. “Jendeakpertsonalizatu egiten du: askok euren atzetik gabiltzala uste dute”.Iturriotzek batzuek bizilagunak salatzeko ohitura dutela dio. “Kalebatean auto bat gaizki aparkatuta dagoela esateko deitzen digutebatzuetan. Ez badu traba egiten, ezin gara joan. Ez da hori gure lanegiteko modua. Plangintza bat dugu eta lehenago edo beranduago kalehorretatik pasatzea tokatuko zaigu. Ezin dugu dena utzi auto batiisuna jartzeko: bidean beste bizilagun baten deia jasoko bagenu zeregingo genuke?”. Horrekin lotuta, Lazkanok dio bizilagun batzuenustez eguna bulegoan herritarren deien zain ematen dutela. “Ez dahala. Egun guztia lanean ematen dugu. Zer edo zer larria gertatzendenean bakarrik uzten dugu eskuartean duguna”.
Larritasuna aipatu duenez, eurekbizitako unerik larriena zein izan den kontatzeko eskatu diegu.Arrasatearrak oso argi du. “Lanean hasi eta berehala Jauregi kaleansute bat izan zen eta gizon bat hil zen. Aste gogorra izan zen”,oroitu du. Iturriotzek lehen urteetako gertakariak gogoratzen ditubatez ere. “Urte haiek oso gogorrak izan ziren: Ertzaintza etorriaurretik Polizia Nazionala joan egin zen eta 24 orduko zerbitzuaeskaintzen genuen. Lapurreta asko zeuden, batzuk armekin. Gu eregauetan armekin ibiltzen ginen. Bestalde, auto eta tren istripularriak ere izan dira: ospitaleko bidegurutze zaharrean,industrialdeko sarreran… Ea nola esaten diozun familiako batisenitartekoa hil zaiola… Udalbatza batzuk ere tirabiratsuak izandira: Indiano hil zutenekoa, arrautzak bota zituztenekoa… Halakoaktokatzen direnean lana uzteko gogoa ematen du, baina lanbideguztietan biziko dituzte egoera txarrak. Pasa ondoren, jarraitzeaerabakitzen dugu”.
Unerik gozoenei dagokienez,zumarragarrak Santa Lutzi eguneko pasadizoak gogoratzen ditu.“Arratsaldean autoa ez duela aurkitzen esatera etortzen da jendea.Asko edanda egoten dira, herrira nondik sartu diren ahaztu dute,zaila da autoa non egon daitekeen ulertaraztea… Dena den, politenahaurrekin lan egitea da: Olentzeroren kalejiran, adibidez. SantaIsabel eguna ere polita. Neketsua baina polita. Egun horretan jendeakbeste era batera ikusten gaitu”. Lazkanok herritarren esker onajasotzea ere gauza polita dela eta jarraitzeko indarra ematen dueladio.
Euren nagusien, alkateen, esker ona erejasotzen ote dute? Arrasatearrak alkate eta zinegotziekin harremanona duela aipatu du. Iturriotzek ere harremana zuzena dela dio. “Guklegea jarraitu behar dugu. Politikariek helburuak markatu behardituzte eta gero nik ditugun baliabideekin noraino hel gaitezkeenesango diet. Gure esku baliabide gehiago edo gutxiago jartzea eurenerabakia da. Hori bai, batzuetan euren lana helburuak markatzea delaeta gurea horiek lortzea dela ulertzea kosta egiten zaie: istripu batbadago, badakigu zer egin behar dugun. Nola lan egin behar dugunesaten badigute arazoak sor daitezke. Normalean bai batzuek eta baibesteek badakigu zein den gure esparrua. Dena den, herritar askokpolitikariei euren arazoen berri ematen diete eta hauek lagundu eginnahi diete, baina batzuetan legeak ez du egin nahi den hori egitenuzten”.
Lazkanok alkate bakarra ezagutu du.Kazetari paperean jarri eta Iturriotzi alkate aldaketa gorabeheratsuaizaten al den galdetu dio. “Bakoitza bere ildoa markatzen saiatzenda, baina hori ez da politikarien kontua bakarrik. Futbolaz etatrafikoaz guztiok dakigu… Alkate guztiak iritzi jakin batekinheltzen dira administraziora. Batzuetan arrazoia dute eta besteetanez. Arrazoia dutela frogatzen badidate ez dut nire lan egiteko moduaaldatzeko inongo arazorik”.
Alkateez gain, gainontzeko herritarguztiak ere euren nagusiak dira. Urretxuar eta Zumarragarreiaholkuren bat emateko eskatu diegu. “Egoera guztiak berberak ezdirenez, ez dago aholku orokor bat ematerik. Besteen tokian jartzeaeskatuko nieke. Eskaera hori guretzat ere bada, noski. Hori egingobagenu gauza asko egin eta esateari utziko genioke”. Lazkanok ezpertsonalizatzeko eskatu nahi die herritarrei. “Ez gabiltza inorenatzetik. Ez gaude batzuen kontra eta besteen alde”. Iturriotzekeuren lana ondo antolatuta dagoela argi utzi nahi du. “Udaltzainbati kale batetik hiru aldiz pasatzea tokatzen bazaio eta hiruetangauza bera ikusten badu, hiru salaketa jarriko ditu. Kaltetuakudaltzain horrek bere aurka zer edo zer duela uste du, baina ez dahala”. Lazkanok argi du zein den mezua. “Guk isuna jartzen dugu,autoak gaizki aparkatuta uzten dituztenak beste batzuk dira”.
Honen guztiaren aurrean, Iturriotzekargazki kamera digitalak oso lagungarriak zaizkiela esan du. “Autobat gaizki dagoen bakoitzean argazkia ateratzen diogu. Behin emakumebatek bere senarraren autoa aipatutako egunean ez zegoela guk geniontokian esan zigun. Egun hartan senarra lanean zegoela. Beharbadasenarrak ziria sartu ziola eta azkenean sekulako istilua sortuko zelapentsatu nuen. Argazkia erakutsi nion eta handik bi egunera berriroetorri zen: egun hartan bere senarrak lan egiten duen herrian jaieguna zen eta senarra ez zen lanera joan”.
Bizilagunekin batzuetan harremanatirabiratsua da, baina udaltzaingoen artekoa ona dela diote. “Biherri garenez, elkarlana ez da oso estua. Bakoitzak bere esparrua du.Kalejiretan eta halakoetan jarri behar izaten gara elkarrekinharremanetan: bi herrietako kaleak hartzen dituzten ekitaldietan”,azaldu du Lazkanok. Iturriotzek elkarlana, beharbada, handiagoa izanbeharko litzatekeela aipatu du. “Batek kanpaina bat egiten duenbakoitzean besteak ere egitea komeniko litzateke”. Bestalde,Zumarragako udaltzaingoak Urretxukoak baino gogor ospe handiagoa izandu. “Orain arte asteburuetan ez dugu lan egin eta egun horietansortzen dira trafiko arazo gehien”, arrazoitu du arrasatearrak.
Bi udalen artean izan ziren hika-mikekez dute udaltzaingoen arteko harremana ozpindu. “Politikarienbetebeharra helburuak jartzea da. Eurek erabakitzen dutena betebeharra dugu, legezkoa den bitartean. Elkarri gure Udalek hartutakoerabakien berri ematen diogu eta kito. Autoak ezkerretik joan behardirela badiote hori ez dela legezkoa esango diet. Gainontzekoan,proposamenak egin ditzaket baina erabakiak eurek hartu behardituzte”, azaldu du zumarragarrak.
Etorkizunari buruz ere galdetu diegu.Ez dute uste euren lana asko aldatuko denik. “Gure lana aldatzeko,legeak aldatu behar dira. Hori bai, orain arte denetarako geundelauste izan da eta hori ez da hala. Gauza batzuk egitea ez zaigu askokostatzen, eta kaletik erratzarekin joatea ere ez litzaiguke kostako,baina poliziak gara. Batzuen pentsamoldea aldatu egin behar daoraindik. Lehen etxe barruko arrastatzeak guk zaintzea pentsaezinazen eta hilerriko atea guk irekitzea, berriz, munduko gauzarikarruntena. Ez dugu zertan halako lanak egiten ibili beharrik. Bienbitartean zer edo zer gertatzen bada, zer?”, aipatu du Iturriotzek.
Eta zer edo zer gertatzen al da? Lehenbaino delitu gehiago ala gutxiago al dago? Goierri Behean, adibidez,sekulako alarma sortu da herritarren artean. Iturriotzek egoera ezdela larria dio. “Estatistiken arabera, delitu kopuruak ez du goraegin. Sentsazioa gauza bat da eta errealitatea beste bat. Sentsazioaez du herrian gertatu denak bakarrik eragiten, komunikabideek ereeragina dute: egunkarian egoera okertzen ari dela irakurtzen badutnire inguruan ere dena okerrera doala pentsatuko dut. Oraingoz,hemen, egoera ez da asko okertu. Baina duela hilabete batzuklapurreta batzuk izan ziren eta horrek ere sentipenean eragina izanzuen”.
Iturriotzek eta bere lankideekherritarrek lehen baino beldur handiagoa dutela nabaritu dute.“Jendea kezkatuta dago eta beste toki batzuetan gertatzen denahemen ere gertatuko dela ziurtzat jotzen du”. Ertzainek etaudaltzainek gaizkileen aurka behar bezainbeste egiten ez duteladiotenak ere asko dira. “Toki batean edo bestean bagaude ikuspuntuaaldatu egiten da. Gidaria banaiz oinezkoa zebrabidetik urrun dagoelairuditzen zait eta pasa egiten naiz. Oinezkoa banaiz, ordea, autoagelditu egin behar zela uste dut. Gai honetan berbera gertatzen da:guk denetik egiteko eskubidea dugu, baina aldamenekoa zer edo zertxarra egiten ari dela iruditzen bazaigu berehala zigortzea nahidugu. Bestalde, jendeak ez du ulertzen arau-urratzeen ondoren prozesubat hasten dela. Jendeak atxilotuak berehala berriro kalean direlaesateko ohitura du, baina epaitegira eramaten denetik epaiketa egitenden arte denbora pasatzen da. Zumarragar bat orain dago kartzelanduela bizpahiru urte egindakoen ondorioz. Gainera, neurriprebentiboak ere badaude. Ezer ez dugula egiten esaten da, bainazelatan egotea ere delituen aurka lan egitea da”, amaitu du.