Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Uggasak lan orientazio zerbitzua jarri du Zelai Arizti kultur etxean

Uggasak lan orientazio zerbitzua jarri du Zelai Arizti kultur etxean
azaroa 08
19:27 2019

Uggasa garapen agentziak Zumarragako eta Urretxuko bizilagunentzako lan orientazio zerbitzua jarri du. Bulegoa Zelai Arizti kultur etxeko laugarren solairuan dago. Bertan, Maider Lakarra orientatzaileak lana bilatzeko teknikak, baliabideak eta estrategiak lantzen lagunduko die herritarrei.

Lakarra Legazpiko bulegoan dauden Rocio Curiel eta Virginia Ripari batu zaie. Zumarragako bulegoa 09:30etik 13:30era irekiko dute astelehenetik asteazkenera, 15:30etik 18:30era ostegunetan eta 09:30etik 13:00etara ostiraletan. Bertako telefono zenbakia 943 72 66 04 da.

Lan orientatzaileak lana bilatzeko teknika, baliabide eta estrategiak diseinatzen eta Uggasako lan poltsan izena ematen lagunduko du. Gainera,  Lanbideko formazio saioen berri emango du eta Lanbideko datuak eguneratzen lagunduko du. Lan merkatuak dauzkan behar berrietara egokitzeko profil profesionala definitzen, helburu profesional bat finkatzen, erabaki egokiak hartzen, curriculum egokia sortzen, eskaintzak bilatzen, lana bilatzeko beste modu batzuk ezagutzen eta baliabide eta gaitasun pertsonalak identifikatzen ere lagunduko du.

Lan merkatua asko aldatu da eta teknikariak arreta pertsonalizatua eskainiko die bertaratzen direnei. Lan bilaketa prozesuan bidelagun izango da.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]