Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Unai Orbegozo zinegotzia Marokon egon da begirale gisa

Unai Orbegozo zinegotzia Marokon egon da begirale gisa
martxoa 20
09:42 2017

Unai Orbegozo Irabaziko zinegotzia eta Hayat Rguibi aktibista Marokoko hiriburuan egon dira, Gdeim Izik-eko kanpamentuan parte hartu zuten preso politikoen epaiketa bertatik bertara jarraitzen. Orbegozo nazioarteko begirale gisa joan da, Ezker Anitza-IU alderdiko delegazio baten barne. Rguibiri dagokionez, sahararra da eta Zumarragan bizi da. Equipe Media eta Foro Futuro de Mujeres Saharauis erakundeetako kidea da. Emakume honek ere Gdeim Izik-eko duintasunaren kanpalekuan parte hartu zuen. Atxilotu egin zuten eta sei hilabete eman zituen kartzelan. Askatu zutenean, torturak salatu zituen. Sei urte pasa dira ordutik eta oraindik baldintzapeko askatasunean dago.

Orbegozok epaiketa “fartsa” bat dela dio. “Ez da batere inpartziala. Seguru aski, apirila edo maiatza arte ez dugu epaiaren berri izango. Bestalde, kontrol ikaragarriak jasan ditugu: katxeoak eta erregistroak, egunean lau bat aldiz. Horretaz gain, egun batzuetan poliziak jarraitu egin gaitu. Bestalde, asteleheneko kontzentrazioan saharar bat atxilotu zuten eta asteazkenean kazetari marokoar batek saharar bat erasotu zuen”.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 5 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]

Jonmikel: Artikuluan aipatzen den Zestoako monumentua, hain zuzen, 1953an Zestoan hil ziren lagunen omenezkoa da. Gurasoekin [...]

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]