Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urola eskubaloi taldearen Sagardo Festa, Ederrenan

Urola eskubaloi taldearen Sagardo Festa, Ederrenan
urtarrila 19
12:17 2017

Asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean, Urola eskubaloi taldearen bigarren Sagardo Festa egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Zortzi sagardo ezberdin eta Kalitatea labela duten produktuak dastatzeko aukera egongo da. Gainera, mus txapelketa antolatu dute eta munduko eskubaloi txapelketako partidak ikusteko aukera egongo da.

Pilotalekuko ateak bihar 19:00etan irekiko dituzte. Gipuzkoako zortzi sagardotegi onenetako sagardoa dastatzeko eta Kalitatea labela duten produktuak jateko aukera egongo da: oilaskoa, txorizoa, saltxitxak, hanburgesak, solomoa… Entsaladak eta postreak ere egongo dira. Afariak 21:00etatik aurrera zerbitzatuko dituzte. San Sebastian eguna izanik, Donostiako Martxa entzuteko eta jotzeko aukera egongo da.

Larunbatean 12:00etan irekiko dute frontoia. 14:00etan bazkariak zerbitzatuko dituzte, 19:30ean poteoa egongo da eta 21:00etan herri afaria.

Horretaz gain, mus txapelketa antolatu dute larunbat arratsalderako. Parte hartu nahi dutenek 15:30ean jo behar dute pilotalekura, izena ematera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Txapelketa 16:00etan hasiko da.

Sariei dagokienez, irabazleek izen-ematearen bidez jasotako diruaren %50, bi garaikur eta bi txapel eramango dituzte, bigarrenek diruaren %30 eta garaikurrak, hirugarrenek diruaren %20 eta garaikurrak eta laugarrenek hiru botila sagardo.

Edateko, jateko eta musean jokatzeko aukeraz gain, eskubaloi partidak jokatzeko aukera ere egongo da, noski. Egunotan munduko txapelketa jokatzen ari dira Frantzian, gainera. Munduko txapelketako partidez gain, Urolaren taldeek jokatutako partidak emango dituzte pantaila erraldoian.

Festaren xedea

Urola eskubaloi taldekoak bi urtean behin Kataluniako Lloret de Mar herrira joaten dira, txapelketa bat jokatzera, eta Sagardo Festaren helburua bidaia hori ordaintzeko dirua lortzea da. Lortutako dirua urtero denboraldi amaieran egiten duten txangoa ordaintzeko ere erabiliko dute. «Ez zaigu gustatzen diru guztia gurasoei eskatzea. Gainera, iazko festan gurasoek ere oso gogor lan egin zuten», aipatu du Iñigo Cantero zuzendaritzako kideak.

Iazko festa, lehenengoa, Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan egin zuten. Aurtengoa, berriz, Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da. Izan ere, Urolakoen asmoa urtero herri batean egitea da.

Urolak bederatzi talde ditu. 150 jokalari inguru. Iñigo Canterok Urretxu eta Zumarragan zaletasun handia dagoela dio. «Azkenaldian 9-10 urteko mutiko asko etorri dira».

Neskak, ordea, ez dira animatzen. «Gabeziarik handiena neskekin dugu. Mutilei dagokienez maila guztietan talde bana dugu, baina nesken talde bakarra dugu: kadete mailakoa. Eskubaloi eskolan zortzi neska ditugu eta hiruzpalau gehiago animatuko balira, datorren denboraldian haur mailako taldea aterako genuke», gehitu du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 5 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]