Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urola Garaia Xtrem mendiko bizikleta proba egingo dute larunbatean Urretxu eta Zumarragan

Urola Garaia Xtrem mendiko bizikleta proba egingo dute larunbatean Urretxu eta Zumarragan
maiatza 23
07:19 2019

Goierritarrak erronka zaleak gara: zenbat eta zailagoa, gogorragoa, luzeagoa… orduan eta hobeto. Mendi lasterketetan Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak dira horren erakusle onenak. Mendiko bizikletan, berriz, Urola Garaia Xtrem da horren adierazle nagusia. Ibilbide luzeko txirrindulariek 80 kilometro egiten dituzte Goierri garaiko bidezidor estuetan gora eta behera. Eta gehienetan lokaztuta egoten dira…

Ez da mendiko bizikleta proba luzeena, ezta desnibel handiena duena ere, baina Goierri garaiko bidexkek eta eguraldiak oso gogorra egiten dute. Iazkoa inoiz baino gogorragoa izan zen. Eguraldi penagarria egin zuen eta parte hartu zuten 400 txirrindularietatik 49k bakarrik bukatu zuten proba. Hain gogorra izan zen, non probari izena aldatzea erabaki duten. Hemendik aurrera Urola Garaia Xtrem izango da. Orain arte Urola Gararia Maratoia zen.

Zazpigarren edizioa larunbatean izango da. Ibilbideak azken urteetako berberak izango dira. Aldaketa bakarrak zuhaitzen mozteak eta neguko kalteek eragindakoak izango dira.

Txirrindulariak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 08:30ean. Ibilbide luzekoek 80 kilometro egingo dituzte eta motzekoek 40. Desnibelari dagokionez, batak 3.200 metrokoa izango du eta besteak 1.800 metrokoa.

Ibilbide luzeko txirrindulariak Korosti, Irimo, Izazpi eta Belokitik pasako dira. Motzekoak, berriz, Korosti eta Irimotik. 300 lagunek parte hartzea espero dute (iazkoak bat baino gehiago beldurtu du). Anoa postuak Korosti, Irimo, Aizpurutxo eta Pagotxetan egongo dira.

Txirrindulariek txipa eramango dute eta sailkapena egongo da. Ibilbide motzeko lehen txirrindulariak 11:30 aldera iritsiko dira eta luzeko lehenengoak 13:45 aldera. Azkenak 19:00 aldera helduko dira. Egun osoa bizikleta gainean emango dute.

Txirrindulari onenetako batzuk parte hartuko dute. Horien artean, Jon Tena urretxuarrak. Tena denboraldi bikaina egiten ari da: martxo amaieran brontzezko domina lortu zuen Espainiako MTB ultramaratoian eta apirilean hirugarren postuan sailkatu zen Gironan jokatu zen Munduko Kopako proban.

Parte hartu nahi dutenek kirolprobak.com webgunean eman dezakete izena. Federatuta daudenek 28 euro ordaindu behar dute eta federatuta ez daudenek, 38. Egunean bertan ezin izango da izena eman.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 8 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]