Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urolak 1 eta 0 irabazi dio Realari, Mujika eta Zabaleta omentzeko

Urolak 1 eta 0 irabazi dio Realari, Mujika eta Zabaleta omentzeko
ekaina 22
17:11 2019

Musti Mujika oroitzeko urteroko futbol partida jokatu dute, gaur, Urolaren eta Realaren beterano taldeek, Zumarragako Argixao zelaian. Lehengo astean bete ziren 15 urte Juan Mari Mujika Izagirre ‘Musti’ futbolari izana hil zela, istripu baten ondorioz. Harrezkero ohi duen bezala, Musti Taldeak antolatu du omen partida, 15. ekitaldian. Urolak 1 eta 0 irabazi dio Realari, lehen zatian (30na minutuko bi jokatu dituzte) Aitor Mediavillak sartutako gol batekin.

Halabeharrez, dagoeneko Urretxu-Zumarragako futbol zaleen artean ez dagoen beste lagun bat ere omendu dute, gaur:  Santi Zabaleta zena. Maiatzean hil zen. Musti Taldeko presidente izan zen, azken hamar urtean.

Lehenbizi, futbol partida jokatu dute. Honako jokalariak zelairatu dituzte bi taldeek:

  • Urola: M. Etxaniz, I. Etxaniz, Juanlu, Pitu, Ibartzabal, Tena, Sergio Serrano, Esnal Mundi, I. Damian, Amenabar, Mediavilla (gol 1), Flores, J.C. Ibartzabal, Lopez, Arantzadi eta I. Caballero.
  • Reala: Gorka, Iñigo, Uria, Larrañaga, Santi Bakero, Zabala, Aginaga, Orbegozo, Mixel Loinaz, Sandro eta Zipi; Elola, Iturrino, Caro, Elosegi, Dueñaas eta Roteta.
  • Epaile hirukotea: Alberto Fernandez, Egoitz Mendia eta Aritz Isasa.

Neurketaren ondoren –lagunartekoa izanagatik, serio hartu dute denek; txartel hori bat ere atera behar izan du epaileak, gorria behar zukeena—, omenaldiak eta opari banaketak egin dituzte. Musti Mujikaren ama Rosario Izagirrek jaso du semeari egin dioten ohore erakutsia; Santi Zabaletaren alarguna eta alaba, familiak babestuta, hunkituta atera dira.

Musti Taldeak lagun arteko bazkariarekin jarraitu du, ondoren, aurtengo festa. Zumarragako Batzokia jatetxean, 120 lagun elkartu dira, futbolari, antolatzaile eta omenduen familiartekoak.

Argazkiak: Aimar Maiz

324520 324521 324522 324523 324524 324525 324526 324527 324528 324529 324530 324531 324532 324533 324534 324535 324536 324537 324538 324539 324540 324541 324542 324544 324545 324546 324547 324548 324549 324550

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 1 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]