Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urolak 500 futbolari baino gehiago izango ditu denboraldi honetan

Urolak 500 futbolari baino gehiago izango ditu denboraldi honetan
iraila 11
09:06 2019

Urolak 500 jokalari baino gehiago izango ditu denboraldi honetan, 17 taldetan eta futbol eskolan banatuta. Iaz baino bi talde gehiago, alegia.

Klubak joan zen larunbatean egin zuen ohiko aurkezpena: emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeek lagunarteko partidak jokatu zituzten eta Antioko amabirjinari lore eskaintza egin zioten. Lehenengoz, neskek ere lagunarteko partida jokatu zuten.

Emakumezkoek Arizmendiren aurka jokatu zuten. 3 eta 0 nagusitu ziren. Gizonezkoek, berriz, hiruko txapelketa jokatu zuten Ilintxa eta Hernanirekin. Hernanik 1 eta 0 irabazi zion Ilintxari, eta Urolak bina berdindu zuen Hernanirekin eta 1 eta 0 irabazi zion Ilintxari. Urolak eta Hernanik penaltiak jaurti zituzten berdinketa hausteko. Hernaniarrak nagusitu ziren.

Esan bezala, Urolak 17 talde eta futbol eskola izango ditu denboraldi honetan. Iaz baino bi gehiago. Talde berriak kadete eta haur mailakoak dira. 17 taldeetatik, hamahiru gizonezkoenak dira eta lau emakumezkoenak. Urolak 500 jokalari baino gehiago ditu: 250 gizonezkoen taldeetan, 70 emakumezkoen taldeetan eta 200 futbol eskolan. Horiek guztiak entrenatzeko 50 entrenatzaile baino gehiago dituzte.

Mikel Mesonero lehendakaria gustura ageri da. «Jokalari kopuruak gora egin du eta oso pozik gaude. Gure zuzendaritzaren helburu nagusiak herriko jokalariekin aritzea eta nesken futbola indartzea ziren eta lortu dugula uste dut. Heldu ginenean emakumezkoen bi talde eta 25 bat jokalari genituen. Talde horietako bat ozta-ozta atera zen aurrera. Egun lau talde eta 70 neska dira. Eta futbol eskolan ere nesken taldea dugu. Oinarri sendoak jarri ditugula esan daiteke».

Lehen taldean Urretxu eta Zumarragatik kanpoko bi jokalari bakarrik egongo dira. «Bost jokalarik taldea utzi dute eta atezain bat eta eskuineko hegaleko defentsa bat fitxatu behar izan ditugu. Atezaina Xabier Olano da, Abraham Olano txirrindulariaren semea. Hegalekoa, berriz, Ekain Andueza da. Anaitasuna taldetik etorri da. Aurreko denboraldian Ohorezko Erregional Mailara igo ginen eta gure helburua mailari eustea da. Ez da erraza izango, baina ahal dugula uste dut, nahiz eta taldea utzi duten bostak titularrak ziren».

Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, helburua iazko sailkapena hobetzea da. «Aurreko denboraldian mailari eustea eta Kopako finalerdiak jokatzea lortu genuen. Oraingoan sailkapen taulako goiko aldean egon nahi dugu».

Zuzendaritza honen azken denboraldia da. «Uzteko asmoa dugu, baina beharbada norbaitek erreleboa hartuko dutenekin jarraituko du. Egindako lanarekin pozik gaude eta gure helburua lekukoa hartuko duen talde bat aurkitzea da. Lortuko dugula uste dut».

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 4 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]